Joan den asteartean idatzi zuen iraina Twitterreko bere kontuan, epaile batek atzera bota zuenean UPNk Pablo Iglesiasen aurka jarri zuen salaketa, hark nabarristak “ustelak” deitu zituelako.
Epaileak zioen Podemoseko buru Pablo Iglesiasek esandakoak iraingarriak izan zitezkeela UPNrentzat, baina esandakoak lehia politikoaren eta adierazpen askatasunaren esparruan egin zirela eta, beraz, ez direla zigorgarriak.
Albistea jakin zenean, Berrioplanoko (Nafarroa) zinegotziak zera idatzi zuen Twitterren: “Atzera bota dute UPNk Pablo Iglesiasen aurka jarritako salaketa. Politikoki esanda, Podemosekoak puta-kume batzuk dira”.
Pablo Iglesiasek berak bertxiotu zuen mezua eta jasotako kritika zaparradaren ondoren zinegotziak atzera egin zuen eta “beroaldi bat” izan zela esanez desenkusatu egin zen. Zinegotziak sarri erabiltzen du doinu garratza eta iraingarria bere Twitter kontuan, beheko mezuetan ikus daitekeen legez. Diario de Noticias-ek dioenez, hura izan zen Ainhoa Aznarez Nafarroako Legebiltzarreko lehendakariari Berriozarren irain egin ziotenetakoa, hura ETAk hildako Francisco Casanova militarraren omenaldira joan zenean 2015eko abuztuan.
Desestiman la demanda de UPN contra Pablo Iglesias, políticamente hablando los de Podemos son unos hijos de puta. https://t.co/UMT2erm7U0
— Raúl Julio Bator (@RaulBator) March 7, 2017
Pido disculpas por mi comentario, poco afortunado, fue un calentón.
— Raúl Julio Bator (@RaulBator) 2017(e)ko martxoak 8
Creo que mi comentario no fue afortunado, políticamente hablando.
— Raúl Julio Bator (@RaulBator) 2017(e)ko martxoak 8
Beste mezu asko ere irain modu berekoak dira.
Militantes de Podemos denuncian "falta de democracia interna" ante la Justicia.P.Iglesias= dictador asqueroso https://t.co/UUbouYGQQL
— Raúl Julio Bator (@RaulBator) 2017(e)ko martxoak 7
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.