Madrilen asmoen kontra, unibertsitate eskumenak izateko tramiteak hasi ditu Jaurlaritzak Europan

  • Eusko Jaurlaritzak ez du asmorik Unibasq unibertsitate sistemaren kalitate agentzia desegiteko, Espainiako Gobernuak proposatu duen bezala. Aitzitik, Europaren homologazioa lor dezake epe motzean.


2013ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateko tituluak ebaluatzen ditu Unibasquek. (Argazkia: pipk11-xabi.blogspot.com.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaur egun, EAEko unibertsitateek, titulu berriak eskaini eta indarrean daudenak berritu ahal izateko, bi erakunderen oniritzia behar du: Jaurlaritzaren menpe dagoen Unibasq agentziarena babetik, eta funtzio bera duen Espainiako Gobernuaren menpeko Aneca agentziarena bestetik.

Bi agentzien bikoiztasuna saihesteko, Unibasq desegiteko proposatu du Espainiako Gobernuak. Jaurlaritzak, ordea, ez du halakorik egin nahi, eta euskal agentzia Europako agentzien sarean sartzeko tramiteak hasi ditu.

Jaurlaritzaren helburua da 2014rako Europako Kalitate Agentzien Sarearen (ENQA) homologazioa lortzea eta, horrela, tituluen gaineko erabateko eskumena izatea. Egun, Kataluniako, Gaztela-Leongo, Andaluziako eta Galiziako agentziek daukate haien ikasketa planak osoki ebaluatzeko eskumena.

Unibasq-ek 2012an egindako lanari dagokionez, Juan Andres Legarreta zuzendariak jakinarazi du EHUko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko gradu ertaineko 120 titulu eta 31 master ebaluatu dituela; baita eskalan gora egiteko akreditazioa eskatu duten 1.075 irakasle eta ikertzaile ere. Horien guztien artean, %40k lortu du baiezkoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude