NUPen medikuntza ikasketak jartzeko beharrik ez dagoela adierazi du Espainiako Osasun ministroak

  • Nafarroan bakarrik egin daitezke medikuntza ikasketak Opusekoa den Nafarroako Unibertsitatean eta horregatik oso aspaldikoa da NUPen ere ikasketa hauek egin ahal izateko eskaera. Espainiako Osasun ministro Maria Luisa Garcedoren ustez, baina, ez dago horren beharrik, ez direlako medikuntza ikasle gehiago behar.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 11n - 12:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Legegintzaldi honetako helburu nagusienetakoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan  medikuntza ikasketak ezartzearena. Egun soilik Opus-eko unibertsitate pribatuan egin daitezke ikasketa hauek. Parlamentuaren gehiengoak eskatu du, Nafarroako Gobernuak bultzatu eta NUPeko zuzendaritzak eman beharreko pausu guztiak eman ditu jadanik, aurtengo irailean medikuntza ikasketak has daitezen. Madrilgo Gobernuaren oniritziaren zain dago une honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Asteburu honetan Iruñean izan da Maria LUisa Garcedo Espainiako Osasun ministroa, baina adierazi duenez, ez du ikusten NUP-en medikuntza ikasketak ezartzearen beharrik: bere ustez, dagoen formakuntza hobetu eta espezializazioa bultzatzea da egin beharrekoa.

Artikulu hau Euskalerria irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude