Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko mendi baten izena erabili zuen bere idazlanak sinatzeko. “Nere izena poliziaren fitxategian zegoen eta ez zen posible gramatika neure izenarekin argitaratzea”.
Lehen urteak gogorrak bizi izan zituen, gerrak harrapatu eta erbestera joan beharra, Parisen eta Baionan urte mordoxka egin ondoren Gasteizera itzuli zen Miren Terese bere arrebaren etxera, beti lagun eta laguntzaile izan zuena. Gramatica vascan “Bizian zear benetan maite izan naun nere arreba kutunari” idatzi zuen Umandik. Etxe erdaldunetan jaio ziren anai-arrebak, hala ere, gazterik ohartu ziren bere herrien sustrai euskaldunez eta euskararen irakaskuntzari lotu ziren biak.
“Gure hizkuntzaren berpizteak benetan arduratzen zuen. Bere jakintza ereitea zen. Bere ametsa Euzkalerria euzkaldutzea”, idatzi zuen bere arrebak. Irakaskuntzaren beharra, hala ere, euskaraz bideratutako irakaskuntza, euskaraz pentsatzeko eta euskaraz jarduteko euskaldunak xede, horretan bere bizitza eman zuen lanean. Hizkuntza eta herria josi-josita daudela adierazten du bere lanaren hitzaurre batean; beraz, euskaldun guztien eginbehar nagusiena euskaraz egin, ikasi, goratu eta zabaltzea izan behar duela diosku.
Euskara biziberritzea xede Gramatika Vasca idatzi zuen 1955. urtean: euskara ikasi eta irakasteko metodoa. Umandi erbestetik itzuli zenean Gasteiza, liburu hau hainbat ikasle ilustre eta esanguratsu (Jose Angel Cuerda, Gasteizko alkatea; Salvador Espriú, idazle katalana; Sanchez Carrión hizkuntzalaria; Jesús Zubiaga, Sancho El Sabio Fundazioaren zuzendaria; Izaskun Arrue andereñoa...) eskuetan izan zuten Gasteizko Udaberria euskaltegian, Andoni irakasle zutelarik.
Hizkuntza eta herria josi-josita daudela adierazten du bere lanaren hitzaurre batean; beraz, euskaldun guztien eginbehar nagusiena euskaraz egin, ikasi, goratu eta zabaltzea izan behar duela diosku
Euskara irakasten eta idazten jardun zuen hil arte. Gentza Bearean eleberriaren aitzin-solasean hauxe idatzi zuen: “Nire leroak josteko dabildan euzkerak erikoya izan nai du, edo jatora izan diteken aren urbil bederik ibiltzea, gure euzkalki guztien jokaeraetan dantzatzen, guziak nireak eta ororenak diralarik; eta orengatik ain zuzen, egokia izan diteken batasunerako, guziak ere aintzakotzat artu ta erabili bear direla ustean”.
Hona hemen bere idazlanak: Gramatica Vasca (1955), Gramatica Vasca, Modismos Vocabularios - Clave de Temas (1959), Euzkal-Betekizunak (1977), arestian aipatutako Gentza-Bearean (1985), Euzkadi´ren ebazkizuna (1985), Euzkal eliztia (1989), Goi-yakintza´runtz urbiltzeko nayean, euzkeraz egindako urats txikiak (1993), Asmo Hiztegia I eta Asmo Hiztegia II.
Miren Teresek, bere neba atxilotu, espetxeratu, Huescara bidali eta azkenean, iparraldera ihes egin zuen Bidasoa ibaia zeharkatuz (1951), Andoniren lekukoa hartu eta Gasteizko San Antonio kalean, bere etxean euskara eskolak ematen jarraitu zuen. Ikastolen hazia ereiteari ere ekin zion, horren adibide Izaskun Arrue andereñoari prestakuntzan laguntzea eta Donostian Elbira Zipitriaren jarduera ezagutzeko aukera ematea. Finantza lanetan ere aritu zen Miren Terese, dirua guraso eta laguntzaileengatik jasoz. Euskara herrikoia maite zuen eta bere bizitza osoan euskararen alde egin zuen lan eskerga azpimarratu behar da.
Andoni eta Miren Tereseren lekukoa, hirurogeita hamarreko hamarkadan Araban ikastolak sortu zituzten guraso belaunaldiak hartu zuen eta bere izena eramango duten bi ikastola sortu ziren 1975ean Gasteizen (gaur egun Umandi ikastetxe publikoa) eta bere herrian 1976an Andoni Urrestarazu “Umandi” ikastola, egun Araia Herri eskola. Guraso horien ausardia ezinbestekoa izan zen, ez zekiten umeek titulazioa izango zuten ala ez, zer gertatuko zen haur haiekin, hala ere, etorkizuna euskaraz izango zelako apustua egin zuten.
Euskararen biziberritzean guztion eskuak eta ahoak behar dira, laster Euskararen Nazioarteko Eguna izango dugu eta udazkena ondoren negua, eta neguaren ondoren Euskaraldia, aukera paregabeak euskara bizi, goza, erabiltzeko eta ikasten jarraitzeko.
Iñaki Jauregialtzo Beitia “Jaltzo”
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]