Ugazaba erdaldunak euskaldunon aholkulari

  • Euskaldunon balizko komunitatearen eta euskalgintzaren beraren ahulezia erabatekoaren sintoma bat gehiago da nire ustez, batetik Garak halako hauspoa ematea gisa horretako artikuluei, eta bestetik, euskalgintzatik erantzunik eman ez izana.


2016ko abuztuaren 25ean - 13:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kontakizun politikoki zuzenetik haratago, belarriak eta begiak dauzkanak badaki Euskal Herria alderik alde erdaldunduta dagoela, hemen ez dagoela gizarte elebidunik, ez diglosikorik ere, Lea Artibain, Urola Kostan, Bortzirietan eta horiez gaindiko “arnasgune” urrietan ez bada eta oro har, euskaldunak gizarte españolean / frantsesean barreiatuta eta baztertuta bizi garela.

Diskurtso lasaigarriek “inoiz baino euskaldun gehiago” garela dioskute, ezkutatuz euskaldunak orain baino askoz gehiago zirela (proportzioan) aurreko mendeko erdialdera arte, gerra galdu izanaren ondorioz milaka alde egin, eta ondoren, milaka etorkin erdaldun etorri ziren arte. Esaten ez duten bezala, egungo euskaldun gehienak askoz hobeto egokitzen direla españolez edo frantsesez euskaraz baino, eta (horregatik ere) espainiera / frantsesa aukeratu egin ohi dutela bizitzako jarduera arrunt gehienetarako edo guztietarako.

Aginte abertzaletik eta gizarte ekimeneko erakunde euskaltzaletatik “euskaraz egiteko” gonbitea luzatzen dute, baita euskaraz egiteko aukerarik apenas dagoen eremuetan ere (!) erabileraren ardura norbanako sufrituaren gainean utziz erabat, eta etsipena zabalduz. Agintari abertzaleek, oro har, erabilera errazteko baldintzak eta tresnak eskaini ordez, begirale neutralarenak egiten dituzte sarritan. PP-UPN-PSOEtarrek aldiz, euskara erabiltzeko aukerak mugatzeko lanean jarraitzen dute, oposiziorik gabe ia.

Euskaldunon komunitatea zati-zati eginda dago. EAEko agintari abertzaleek ez dute Nafarroako eta Frantziako administrazioen agintepean bizi diren euskaldunekin zubi egonkorrik eraiki, lurralde horietako ikastoletara eta azken urteotan EEPra, eskupeko itxurako diru publiko urriak bideratzeaz aparte. Nafarroan gobernu “euskaltzale” mustu berriak, beldurrak, konplexuak, eta batez ere ardurarik ezak ezin astindu dirau orain arte, euskaldunoi aukerarik oinarrizkoenak ere bermatzeko gauza ez dela, ugazaba unionisten presioaren aurrean belauniko sarri.

Euskararen normalizazioaren aldeko diskurtsoa non galdu ote? Euskal Herriko hedabideetan artikuluak argitaratzea ez da hain gauza erraza. Areago, artikuluaren nondik norakoak hedabideon ildo politikoarekin oso bat ez badatoz. Aldiz, hara non, euskara nazio eraikuntzarako arazo eta trabatzat agerrarazten duten hiruzpalau artikulu argitaratu ditu egunkari oso abertzale batek egun gutxitako epean: V. Moreno irakaslearen Identidad lingüística I eta II, eta Identidad nacional batetik. Pérez Busteroren ¿Qué es ese País Vasco? Proceso, tierras, gentes, lenguas bestetik. Gisa honetako harribitxiak ugari irakur daitezke horietan: “Al considerar (la lengua) como nota imprescindible de la identidad individual y colectiva… nos colocamos a la misma altura que esos dictadores que para aniquilar a un pueblo les prohibían hablar su lengua autóctona…”. Edo “Hay quienes sostienen que al hablar castellano adquirimos la ‘identidad’  española, …Y ello porque la lengua sigue juzgándose como clave definitiva en la adquisición de la identidad… Una majadería deductiva ...”

Aipatutako egile biok, aise argitaratu ohi dituzte euren idatziak ezker abertzalearen inguruko hedabide eta argitaletxe erdaldunetan: matxino mozorrotuta, espainiera/frantsesa inposatu dizkigutenen mesedetan. Esan gabe doa, biak ala biak erdaldunak dira. Esan gabe doa ere, biek ala biek ja ere ez dakite euskaldunon errealitateaz. Arrotz nabari gaituzte, gure artean bizi arren, aurreiritziek lanbrotutako betaurrekoekin.

Erantzun zaparrada espero nuen… baina kale! Sortuko Joseba Alvarezen eta Itziar Aizpuruaren erantzunak argitaratu ditu Garak. Baita F. Burgueterena, MonteBideotik. Guztiak txukunak, baina gutxi, erasoaren tamainarako. Neronek ere bidali ditut erantzunak, baina ez dira paperezko ediziora ailegatu. Sarean geratu dira, Naiz.eus-en. HPStik zero (ez da bere liga, ez da bere hedabiderik kutunena, “dapasat”…). Kontseilutik, Topagunetik, AEKtik, EHEtik, eta enparauetatik ere, zero. Bestelako euskaltzale izendunen aldetik ere, ezer ere ez.

Nork bere hausnarketa egingo duenez, nik ere badut nirea. Euskaldunon balizko komunitatearen eta euskalgintzaren beraren ahulezia erabatekoaren sintoma bat gehiago da nire ustez, batetik Garak halako hauspoa ematea gisa horretako artikuluei, eta bestetik, euskalgintzatik erantzunik eman ez izana (pentsatzekoa da Garak argi berdea emango ziela, horiei bai). Ohituta gaude Vocentoren, Prisaren eta enparauen hedabideetan horrelakoak irakurtzen eta entzuten, baina hedabide abertzale batek halako zilegitasuna ematea artikulu horietan jaurti diren zenbait astakeriari, harrigarria bezain mingarria iruditzen zait. Alabaina, are larriagoa iruditzen zait, euskalgintzaren erreakzio eta diskurtso falta.

Euskararen normalizazioaren aldeko diskurtsoa ikaragarri ahul, lotsati, hedabide jakinetara mugatuta eta oso tarteka ageri da, agertzekotan. Ugazaba espainierazaleena aldiz, harro, oso sarri,  eta nonahi. Baita hedabide abertzale erdaldunetan ere. Alderdi abertzaleen nora eza edota ardurarik eza ezagunak zaizkigu, aspaldiko arazoa da, baina nora begira dago euskalgintza? Zein “larretan”? Euskaldunon balizko komunitate honen lemazain behar luketenak lo badaude, nola behar du pasajeak?

 

JJ Agirre

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude