UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean jarraitzea deliberatu du EAJk gobernatzen duen Tolosako Udalak. Erabakia kolokan izan da azken hilabeteetan, udal gobernua Tolosa mankomunitateko kide izatearekin kritiko agertu baita. EAJren aburuz Tolosak ez du UEMAn egoteko beharrik, jada nahikoa euskara zerbitzu dituelakoan. Horrela, duela bi aste udalak bertatik irteteko intentzioa adierazi zuen. Azkenean, baina, atzera egin eta gutxienez urtebetez taldean jarraitzea erabaki du.
Iragan legegintzaldian EH Bildu zegoen udal gobernuan, eta orduan egin zen Tolosa UEMAko kide. EAJk erabakiarekiko desadostasuna erakutsi zuen, esanez Tolosak ez zuela mankomunitatean zertan egon. Behin agintera iritsita, jarrera ez dute aldatu: duela hilabete batzuk Olatz Peon alkatea kritiko agertu zen herria UEMA barruan egotearekin, mankomunitatearen zuzendaritza eta lehendakari berria hautatzeko bilkurara ez zuten inor bidali, eta duela bi aste Jokin Azkue zinegotziak bertatik irteteko proposamena egin zuen euskara batzordean.
Haatik, denbora gutxian jarreraz aldatu dute jeltzaleek; beste urtebetez mankomunitatean izatea onartu dute –denbora horretan elkarlana luzatzeko aukerak baloratuko dituzte–. Berriak argitaratu duenez, berriki hainbat mugimendu izan dira, postura aldaketa horren atzean leudekeenak. Esaterako, Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak UEMAren lana goraipatu, eta diputazioaren jardunarekin bat egiten duela adierazi du.
Bestalde, Berriaren arabera kontuan hartu behar da UEMAren zuzendaritzan Zarauzko Udala dagoela. EAJren udal gobernu horren barruan aldundiko bozeramaile Imanol Ansa dago. Halaber, Tolosako mugimendu euskaltzaleek jokaturiko paperak eta Tolosa taldeko herri nagusietako bat izateak ere zeresana izan ei dute.
Lekeition oraindik ez dute erabakirik hartu
Lekeitioko udal gobernuak UEMA uztearen aldeko jarrera erakutsi du, baina oraindik ez du behin betiko erabakirik hartu. EAJ eta EH Bildu gobernu akordioa lortzeko negoziaketetan aritu dira, eta koalizioak baldintzetako bat bezala mankomunitatean jarraitzea jarri du. Haatik, berriki negoziazioak apurtu egin dira. Egoera horretan, oraindik ez dago garbi udalak zer erabakiko duen.
Lesaka: UEMAtik kanpo, eta euskara plana bertan behera
Iragan hilabetean Lesakak UEMAko kide izateari utzi zion. Geroa Bairen udal gobernua oso kritiko agertu zen taldearen jardunarekin, eta berau uztea deliberatu zuen. Horrez gain, euskara plana ere bertan behera utzi zuen –UEMAren laguntzarekin landu zen joan zen legegintzaldian–.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.
"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]
23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.
Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]
EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.
Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]
Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]
Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.