Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena medio, "UEFA B" eta "UEFA C" entrenatzaile ikastaroak euskara hutsean eskainiko dira. UEFAk homologatutako ikastaroak estreinakoz egingo dituzte hizkuntza gutxitu batean.
Futbol entrenatzaile ikastaroak euskaraz jardunaldietan eman dute albistearen berri Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak. "Kutso horiek UEFAk homologatuta daude eta aukera ematen dute mundu osoan entrenatzeko", azaldu du Federazioak. "Gertaera historikoa denez, Gipuzkoako klub guztiei dei egiten diegu etorkizuneko entrenatzaileak kurtsoak euskaraz egitera animatzeko". aurrerago emango du ikastaroei buruzko informazio gehiago. Bingen Zupiria sailburuaren hitzetan, bestalde, "kirola, kasu honetan futbola, gure gazteen sozializazio-eremu funtsezkoenetariko bat da. Eskolaz kanpoko jarduera nagusia da, eta horrek estrategiko bilakatzen du euskarazko erabilera ohiturak finkatzeko bidean".
Kirolean Euskara Sustatzeko Plana
Eusko Jaurlaritzak 2021eko uztailean jarri zuen martxan Kirolean Euskara Sustatzeko Plana 2021-2024. Egitasmo honen oinarri nagusietako bat trebakuntza euskaraz sustatzea da. Talde-kiroletan erreferente diren entrenatzaile eta epaileak euskaraz trebatuko direla jasotzen du, helburu izanik gazteen euskararen erabilera modu naturalean handitzea. "Lehentasuna oinarrizko mailetan jarri da, kategoria baxuenetan aritzen diren entrenatzaile eta epaileak baitira hizkuntza-ohituretan eragiteko aukera gehien dutenak".
Planaren diagnostikoak adierazten du futbola dela nagusi 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazte kirolarien artean. Gipuzkoako futbol klubetan Aztikerrek 2019an egindako azterketaren arabera, adin tarte horretako gazteen hamarretik bost ari da futbolean. Hori dela eta, Kirolean Euskara Sustatzeko Planaren baitan lehentasuna eman zaio 18 urte bitarteko futbol federatuan euskara sustatzeari. Plana ez da jokalarien jardunera mugatzen. "Izan ere, adituen ustetan gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko behar-beharrezkoa da entrenatzaileengan eta epaileengan ere eragitea".
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.