Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

  • Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere futbolarietako batek irain arrazistak jasan behar izan zituen. Bi taldeek zelaia utzi zuten.


2025eko otsailaren 17an - 15:32
Azken eguneraketa: 16:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean izan zen Gaztelueta eta Berangoren arteko partidua. Hamairu urteko gazteak irain arrazista jasan eta gero talde osoak zelaitik alde egin zuen 55. minutuan. EITBk jaso duenez,  Oier Soriano Berango C talde bisitariaren entrenatzaileak, taldea zelaitik ateratzeko erabakia hartu zuen "epaileak izandako jarrera pasiboa" ikusita. Epaileak ez zuela ezer entzun jaso zuen aktan eta une horretan beste jokalari bat artatzen ari zela adierazi du.

Sorianok Radio Euskadiri emandako elkarrizketan  aurkariaren senideek eskatutako barkamenak ez duela eragin handirik izan adierazi du, irainak jasan zituen mutikoak lur jota jarraitzen baitu. Gaztelueta kirol elkarteak, sare sozialetan "edozein irain, diskriminazio edo jarrera iraingarri gaitzesten" dutela egin dute publiko.

Gorengo erregional mailan ere irain arrazistak

Otxarkoaga-Iturrigorri aurrez aurrekoan ere irain arrazistak jaso zituen Otxarkoagako jokalarietako batek eta talde osoak zelaitik alde egitea erabaki zuten.


Irakurri gehiago: Bazterkeria Gizartea Futbola Kirola
Bazterkeria kanalean gehiago
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

2025eko apirilaren 16
Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.