U28: Zubietako errauskailuarekin Gipuzkoako herriak zorpetuko dituzten eguna

Zuzeneko jarraipena
  • Egun erabakigarriak dira Zubietako errauskailuaren aferan. Uztailaren 28an abiatuko du GHK-k azpiegitura eraiki eta kudeatzeko esleipena eta horren aurretik mugimendu ugari izaten ari dira kontrako eta aldekoen artean. Hemen jarraituko ditugu.

Greenpeace erraukailuen kontra, Euskal Herrian eta Austrian

Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak Europako hainbat tokitara egin duten bidaiaren karira argibide batzuk eman ditu Euskal Herriko Greenpeace elkarteak. Aldundiak Twitter bidez iradoki zuen austriako Greenpeace-k begi onez ikusten zuela hango errauskailu bat. Honas hemen erantzuna:

 

U28an Gipuzkoa Plazara maindire zuriekin azaltzeko deialdia egin du erraustegiaren kontrako mugimenduak
Eragile sozial, sindikal eta politikoek moratoria eskatu dute errauskailuarentzat

Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak behar dituen azpiegiturei buruz hausnartzeko eta "eztabaida serio, sakon eta partekatua egiteko" sei hilabeteko luzamendua eskatu diete EAJ eta PSEri eragile hauek: EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza, Equo, ELA, LAB, ESK, CCOO, STEILAS, Eguzki eta Erraustegiaren Kontrako Asanblada.

Albiste osoa irakurgai duzu hemen

GuraSOS eta Aldundiaren arteko bilera bertan behera

GuraSOSek ohar bidez zabaldu duenez, uztailaren 21ean Gipuzkoako Aldundiarekin egitekoa zuen bilera bertan behera geratu da foru arduradunei "zerbait oso urgentea sortu zaielako". Ostiralean Batzar Nagusietako taldeekin egitekoa zuen bilkura mantendu egin du ordea.

GuraSOS elkartea Gipuzkoako Aldundiarekin bilduko da proposamen bat egiteko.

Errausketak haurren osasunean izango duen eraginaz kezkatutako guraso taldeak, GuraSOSek, bilera egingo du ostegunean Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin. Bertan, proiektuaren inguruko proposamen bat helaraziko die elkarteak. Ostiralean berriz, Batzar Nagusietako talde politiko guztiekin bilduko da GuraSOS.

Berrikitan GuraSOSek ekinbide juridiko bat abiarazi du Zubietan egitekoak diren erraustegiaren aurka. Hondakinen kudeaketaren inguruko prozesu parte-hartzaile bat eskatu du “gizartea informatu, eztabaida sakonak bultzatu eta adostasunak lortzeko”. Bitarte horretan errauskailuaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari.

#EzNireIzenean

Pello Zubiriak uztailaren 28an GHK-k hartu behar duen erabakiari buruzko iritzi artikulua argitaratu du bere blogean. Deloittek idatzitako txosten baten arira ondorioztatu du herritarrei zorpetze maila ikaragarria ekarriko diela errauskailua eraikitzeko sinatuko diren finantza baldintzek:

http://www.argia.eus/blogak/pello-zubiria/2016/07/13/gipuzkoako-erraustegiaren-lapurreta-ez-nire-izenean/

Sareetan oihartzuna:

 

Udalek Zubietako erraustegiaren zorra "derrigorrez eta lehentasunez" ordaindu beharko dute 35 urtean

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailaren 28an abiatuko duen esleipenetik sortutako zorra udalek nola ordainduko duten auditatu du Deloittek txosten batean. Erraustegia finantzatzeko "salbaguardia" nahikoa badagoela ondorioztatu du.

http://www.argia.eus/albistea/udalek-zubietako-erraustegiaren-zorra-derrigorrez-eta-lehentasunez-ordaindu-beharko-dute-35-urtetan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude