‘Txillardegi plaza’ zioen plaka kendu dute Donostiako Gaskonian

  • 2019ko urtarrilaren 13an, Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren heriotzaren 7. urteurrenean, jarri zuen Txillardegi Udal Liburutegia plataformak Txillardegi Plaza zioen plaka Antiguako Gaskonia Plazan. Igandean, baina, kendu egin dute, Joseba Alvarezek salatu duenez.

Argazkia: @JosebaAlvarez

2022ko maiatzaren 23an - 10:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Berriz jarriko dugu! Euskal memoria defenda dezagun!", idatzi du ezker abertzaleko kide eta Txillardegiren semeak Twitterren. Ez da plaka kendu duten lehenbiziko aldia, 2019ko uztailean ere gauza bera gertatu zen.

Garai batean Txillardegi izen toponimikoa zuen gaur egun Gaskonia Plaza dagoen orubeak. Txillardegi etxea zegoen han, Jose Luis Alvarezek izengoititzat hartu zuena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eguneraketa berriak daude