Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
2024ko otsailean hirugarren gradua jarri zioten eta 2024ko ekainetik aurrera baliabide telematikoen bidez bere zigorra bete duela adierazi du Etxeratek, hau da, jarraipen dispositiboekin.
1999an kondenatua izan zen. 2022 hasieran Sare Atarrabiaren ekimen batek Txetxuri ez-ohiko neurriak ez ezartzea eskatu zuen. Sarek gogorarazi zuen 24 urte preso egon zela eta beraz, kondenaren hiru laurdenak bete zituela. Alboloteko (Granada) kartzelan zegoen, Zuerako (Zaragoza) kartzelara lekualdatu zuten eta geroago Euskal Herrira eramatea eskatu zuten, eskaera egin eta hilabetera bete zuten lekualdaketa.