ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 14a

Txernobyldik Fukushimara foruma (2012): biltzarraren akta baliosak liburuan bildurik

  • Osasunaren Mundu Erakunde (OME) independente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu zuen 2012ko maiatzean: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Orain liburu batean bildurik eskuratu daitezke hango hitzaldi, mahai-inguru eta gainerako dokumentazioak, frantsesez bezala ingelesez; otsailaren 16a arte da liburua eskatzeko epea.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2013ko otsailaren 11
Fukushimakoa hasi eta ia bi urte beranduago, ez da gainditu erradioaktibitatearen eraginen inguruan zabalduriko 'omerta'.

Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu zituen ARGIAk 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” kronikan. Erakunde horrek Txernobylgo hondamendiak herritarren artean ekarritako kalteak serioen analizatu dituzten espezialistak eta Japoniatik iritsitakoak bildu zituen Geneban eztabaidatzeko Fukushimako hondamendiak ekarri eta ekarriko duenaz. Horien artean daude Alexey Yablokov eta Alexey Nesterenko Txernobylgoaren kalteez orain arte egin den ikerketarik zabalenaren egileak. Baita Bandazhevsky senar-emazteak ere; Bielorrusiako gobernuak luzaz espetxean eduki zuen Yuri Bandazhevsky, ARGIAn “Ez maitatu gehiegi Txernobylek maitatuko duen jendea” artikulua merezi izan zuena. Han izango dira Busby doktorea, CRIIRADeko Desbordes eta Japoniatik espreski hurbilduko diren aditu kritikoak.

Geneban entzundako lekukotasunen garrantzia honela laburbildu du Pierre Fetetek Fukushima-over-blog gunean: Txernobylgo katastrofeaz geroztik 26 urte paseak direnean, Fukushimakoa hasi eta ia bi urte beranduago, ez da gainditu erradioaktibitatearen eraginen inguruan zabalduriko 'omerta' [mafiak ezarritako isiltasuna] eskandalagarria. Fukushimako eskualdean gero eta jende gehiago gaixotzen da, haurrak batez ere. Txernobylgo biktimekin gertatu bezala, herritarrak, medikuak eta zientzialari independenteak behartuta daude elkarlanean aritzera, ikusirik Osasunaren Munduko Erakundea bezalako nazioarteko erakundeen hutsuneak; OMEk, Txernobylgo istripuarekin izan duen arren aukera erradiazioen kalteez ikasteko, oraindik segitzen du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin 1959ko maiatzaren 28an sinatutako akordioaren morroi".

Suitzako 25 frankotan (20,3 euro) etxera bidaliko dizute liburua paperean, Independent WHOren orri honetan eskatuta.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Fukushimako istripua  |  Japonia

Fukushimako istripua kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude