Txandakako gose-greba abiatu dute Huelvako euskal presoek

  • "Huelvako preso politikoak txandakako gose greban" dira abuztuaren 18tik Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) jakinarazi duenez, "preso gaixoen askatasunaren alde".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 22an - 08:55
Presoen aldeko ekimen bat Berangon, artxiboko irudi batean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gatibuak astebeteko txandatan arituko dira barauan; ekimena Iker Olabarrieta Colorado "Fiñu" preso bilbotarrak abiatu du. Olabarrieta Huelva II espetxean dago EPPK-ko beste hainbat kidegaz.

Borrokaldi horren helburua "preso gaixoen askatasuna galdegitea da" eta "batez ere, herria" horien "askatasunaren alde mobilizatzeko beharraz kontzientziatzea, ezbeharren bat gertatu baino lehen. Huelvako preso politikoek azpimarratu dute benetako borroka kalean eman beharrekoa dela eta soilik herriaren presioa eta indarraren bitartez izango dela posible helburu hori gauzatzea",

AAEAMk zabaldu duenez. Amnistiaren aldeko eragileak "babes osoa" adierazi die Huelvako presoei eta "konpromiso berriak hartzen jarraitzeko prest" agertu da.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude