ARGIA.eus

2020ko ekainaren 04a

Txaber Altubek irabazi du Amorebieta-Etxanoko kanporaketa

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 21ean Amorebieta-Etxanon; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Bertsozale.eus @bertsozale
2018ko urriaren 22a
Argazkia: Bertsozale.eus

Amorebieta-Etxanora heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gaurkoan. Zornotza Aretoa bete egin da, 300 bertsozaletik gora elkartu dira han. Hirugarren kanporaketa izan da gaurkoa, eta hurrengoak izan dira parte hartu duten bertsolariak: Aitor Esteban Etxebarria, Ander Elortegi Garatea, Ander Ucelay Aristi, Inazio Vidal Gurrutxaga, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.

Saio puntuagarria amaitu ostean Txaber Altubek lortu ditu puntu gehien, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Txaber Altube Sarrionandia: 478 puntu.
  2. Ander Elortegi Garatea: 472 puntu.
  3. Unai Mendiburu Valor: 466 puntu.
  4. Ander Ucelay Aristi: 447 puntu.
  5. Inazio Vidal Gurrutxaga: 419,5 puntu.
  6. Aitor Esteban Etxebarria: 418 puntu.

Saioan Itxaro Juaristi Olaetxea izan da gai-jartzailea. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.


Bizkaiko Bertsolari Txapelketa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude