Twitter eta Youtube blokeatu ditu Turkiako Gobernuak

  • Turkiako fiskaltzaren aginduz Twitter eta Youtube blokeatuta geratu dira, joan den hilabetean bahitu eta hildako Istanbulgo fiskal ohiaren irudiak zabaldu izana argudiatuta.


2015eko apirilaren 07an - 10:06
Twitter eta Youtube blokeatzeaz gain, beste hainbat guneren kontra ere egin du Turkiak.

Guztira 166 webgune blokeatu dituzte. Ibrahim Kalin Turkiako Presidentetzako bozeramaileak aditzera eman duenez, bahiketaren irudiko "zati bat bera ere ez" erabiltzea da debekuaren helburua.

Era berean, Mehmet Selim Kiraz fiskal ohiaren bahiketako argazkia argitaratu eta zabaldu duten atari digitalei “propaganda terrorista” egitea leporatu die.

Turkiako Gobernuak lehenago ere hartu izan du salbuespenezko neurri hau. 2007tik hona Youtube behin baino gehiagotan blokeatu dute erabaki judizialak direla medio. Bideo plataforma horren eta Twitterren azken blokeoa 2014ean izan zen, udal hauteskundeen aurretik.

Ordukoan Recep Tayyip Erdogan presidentearen alderdiaren ustezko ustelkeria kasuak erakusten zituzten edukiak zabaltzeagatik jarri zioten giltzarrapoa sareari.

Bahiketa gertatu zenetik astebete baino gutxiago pasa denean etorri da debekua. Kiraz joan den martxoaren 31an bahitu zuten Herri Irailtzailearen Askapen Alderdi-Fronteko (DHKP-C) kideek. Polizia fiskala bahituta zegoen erakinera sartzean, DHKP-Cko kideak eta Kiraz bera hil egin ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude