Munduan espetxeratuta dauden kazetari guztien erdia Turkian daukate

  • Urtebete baino gehiago pasatu da Turkian estatu golpe saiakera izan zenetik. Orduz geroztik, informazio eskubideari egindako murrizketak salatu izan dituzte nazioarteko eragile ugarik. 100 komunikabidetik gora itxi eta 161 kazetari espetxeratu dituzte gutxienez. Munduan espetxeratuta dauden kazetari guztien erdia Turkiako espetxeetan dago egun.


2017ko urriaren 05an - 12:03

“Ez dira kazetariak, terroristak dira, eta hauek asmatutako istorioak dira soilik”. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen hitzak dira aurrekoak.

Turkiako Kazetarien sindikatuaren arabera 161 dira, giltzapean dauden kazetariak. Aldiz Stocholm-eko Askatasunen zentroak 228ra igo du gatibu daudenen kopurua. Iaz, 839 kazetarik instituzioen presioa jasan izanagatik agintariak salatu zituzten. Eta 189k erasoak jasan zituzten, ahozkoak zein fisikoak. La Marea agerkariaren arabera.

Kazetarien aurkako errepresioa ez da berria Turkian. 1998an Kazetarien Defentsarako Komiteak orduko lehen ministroa zen Mesut Y’Imaz, “prentsa librearen etsaien zerrendan” sartu zuen. Hainbat atxiloketaren ondoren hartu zuten erabaki hau. Atxiloketez galdetuta, lehen ministroaren erantzuna honakoa izan zen: “Benetako kazetari bat ez litzateke espetxean egongo”.

Gai honen inguruan kalapita sortu zuen abuztuan Espainiako estatuak Hamza Yalcin kazetari turkiarra atxilotzeko hartutako erabakiak. Atxiloketa Interpolen agindu baten ondorioz egin zuten. Izan ere, Ankarako gobernuak kazetari hau atxilotzeko eskatu baitzuen, antolakunde terroristekin loturak izatea egotzita. Gaur egun oraindik Espainiako espetxe batean dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
2024-04-28 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


Askatasunaren Ontzidiak Israeli leporatu dio irteera gelditu izana

Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Erdoganek garaipena lortu du Turkian, hauteskundeetako bigarren itzulian

Botoen %52,1ekin irabazi du Erdoganek, eta aurkariak, Kemal Kiliçdarogluk %49,7eskuratu du. Emaitzak ezagutu ondoren, nazioarteko buruzagiek Erdogan zoriondu dute.


2023-05-28 | Aitor Aspuru Saez
"Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako"

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Eguneraketa berriak daude