Sarean ikusiko dugu elkar


2024ko apirilaren 26an - 10:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gure herri eta auzoetan euskaraz bizi nahi dugula argi dugun bezala, argi dugu euskara Sarean egotea ezinbestekoa dela, esparru guztietan euskaraz bizi nahi badugu. Izan ere, Sarea aspaldi bihurtu zen gure bizitzako espazio natural. Gaur egun, Sarean egin dezakegu bestelako lekuetan egiten dugun guztia: ikasi, lan egin, erosi, lagunekin hitz egin, mota guztietako harremanak sortu, jolastu, filmak ikusi…

Askotan aipatu izan da Sareak, eta, bereziki, sare sozialek hizkuntza handien hegemonia indartzen duela. Horren harira, badakigu Euskal Herriko gazteen erreferenteak batik bat erdaldunak direla eta, askotan, sare sozialetan areagotzen dela arazo hori. Horregatik, beharrezkoa da Sarean ere euskararen presentzia bermatzea eta euskal edukiak sortu, sustatu eta kontsumitzea.

Argi dago, gainera, euskal jendartean gertatzen den orok duela isla Sarean, baita alderantzizkoa ere. Azken finean, bata bestearen isla dira, eta gaur egungo errealitatea ezin da ulertu bi espazio horien, digitala eta fisikoaren, elkarreragina kontuan hartu gabe. Hortaz, borroka edozein dela ere, Sarean eragin behar dugu, jendartea eraldatuko badugu. Bestela esanda, Euskal Herrian euskaraz bizi nahi badugu, Sarean ere euskaraz bizi beharko dugu.

Euskal Herria estaturik gabeko nazioa izanik, Internetek gune aske bat eskaintzen digu, non gure identitatea eta hizkuntza aldarrika ditzakegun; Interneten topa ditzakegu euskaraz bizitzeko espazio berriak

Mundu digitalak aukera berri anitz ekar diezazkiguke, eta gure eginkizuna da horiek geureganatzea, besteak beste, euskararen erabilera sustatzeko. Gainera, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa izanik, Internetek gune aske bat eskaintzen digu, non gure identitatea eta hizkuntza aldarrika ditzakegun; hau da, Interneten topa ditzakegu euskaraz bizitzeko espazio berriak, mugen gainetik Euskal Herri osoa batzeko gauza direnak.

Probestu ditzagun, beraz, aukera horiek elkarrekin euskal komunitatea eraikitzeko. Eduki sortzaileok, ikus-entzule eta erabiltzaileok, eta, azken finean, euskaltzale orok osatuko dugun komunitatea. Horrek indartuko du euskararen identitatea eta lagunduko digu gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean.

Eduki sortzaileok eremu digitaleko euskalgintzari ekarpena egiten diogu, edukiak sortuz eta espazio berrietara hedatuz. Euskara erdigunean duten proiektuak sortu dira, inork ezer esan gabe antolatu eta martxan jarri gara, eta euskaraz bizitzeko apustua egin dugu. Euskaratik eta euskaraz sortzen dugu, geu ere bagara euskalgintzaren subjektu aktibo, eta badugu zer esan.

Argi eta garbi esango dugu: Euskal Herria euskalduna izatekotan, euskarak Sarean egon behar du. Hortaz, ezinbestekoa iruditzen zaigu euskararen ikusgarritasuna bermatzea, bai eta komunitatea bera kontuan hartzea eta harekin batera elkarlanean aritzea ere. Era berean, guk konpromiso sendoa adierazten dugu euskara eta Euskal Herria ardatz izaten jarduteko: izan edukia sortu, zein komunitatea eraikitzen jarraitzeko.

Interneteko plaza digitalean euskaraz bizi nahi dugu, baita geure herrietako plazetan ere. Hemendik dei egiten dizuegu, euskaltzale orori, Sarean ere euskaraz bizitzeko, euskarazko edukiak sortuz, sustatuz, kontsumituz eta euskal komunitatearen parte izanez.

Sarean ikusiko dugu elkar.

*Hainbat sinatzaile (hurrenkera alfabetikoan eta zerrenda luzatzen doa unetik-unera):

    • Ainara Lasa Perez @ainariss

    • Aiora Mujika San Sebastian @probatxoa

    • Alfontso Vila @alfontso_sax

    • Amets Pérez Garcia @ametsiiin (TikTok)

    • Ana Sarria Muxika @pentsaerak.podcast

    • Ander Torregaray @espidermander

    • Andrea Gonzalez Valle @andrgzv

    • Asier Errasti @asiererrasti

    • Athenea Mendia @Athe2403 (Twitch)

    • Eder Etxebarria @ederto87 (peertube.eus)

    • Eider Zabalegi @gamelusaioa (youtune, peertube) @il4rgi (youtube, twitch)

    • Elene Mendizabal Hernández @elemelonsv

    • Eneko Oroz Ormazabal, @ekintaekin

    • Gaizka Izagirre Brosa @GaizkaIzagirre (Instagram, TikTok, Twitter)

    • Game Erauntsia Elkartea @gamerauntsia

    • Gorka Santesteban @kultur_ zast

    • Haritz Odriozola Olalde @HaOdriozola @TheProdigyEH

    • Iban Bilbao Barturen @zital

    • Iker Dominguez Gallego @rekisab (TikTok, Twitter, Instagram) @rekitarrak ( Youtube eta Twitch)

    • Iruñe Astitz Larunbe, @arkkuso (Youtube, Twitter, Instagram, Twitch, TikTok eta Mastodon)

    • Iñaki Alegria @inakialegria@mastodon.eus

    • Jokin Pedreño Alcolea, @Jokin_PA (TikTok, Twitch, Youtube, Twitter, Instagram)

    • Jon Peli Etxeberria Darraidou @JonPeliEtxDar

    • Julen Portillo @julenpo (Instagram), @julenportillo (Tiktok)Tiktok)

    • Lander Bilbao Basarrate @lastotxapelblog (Twitter) @lastotxapel (Twitch eta Youtube)

    • Lander Unzueta @Lanunzu

    • Luma Otaño @luma.ov

    • Mikel Iriarte @joxemiel

    • Maddi Etxeberria Otaegi @begaonegin (Instagram, TikTok)

    • Maddi Kintana, @ladymadimort (tiktok)

    • Maketo Irratia @maketoirratia (twitch, youtube, twitter, instragram, tiktok, spotify, ivoox)

    • Marian Antoñana Abalos @marianatonnana

    • Marina Garcia @bioKasle

    • Sergio @tfe

    • Tasio Sudupe @tasiosudupe (Youtube, Peertube, Mastodon, Twitch)

    • Tibalt Alberdi Osa @gitarraeuskaraz (instagram eta youtube) @pubguitarraeus (twitter) @pubguitar (twitch)

    • Xabi Linazasoro @Trikuxabi

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude