Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

  • Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024ko irailaren 30ean - 12:30
Joseba Parron San Sebastian / Irutxulo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iaz egin zuen moduan, Turistifikazioaren Aurkako Urria egitasmoa Turismoaren Nazioarteko Egunean iragarri du Bizilagunekin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak. Hain zuzen ere, “hausnarketa, umorea, eztabaida eta aldarrikapenaren bidez desazkunde turistikoaren alde indarrak biltzen jarraitzeko”, jarduera ugari antolatu dituzte: “Turistifikazioarekin aberasten eta donostiarrongan kalteak eragiten ari direnei muga jartzeko unea da. Herritarron antolakuntzak eta borrokak soilik ekar dezake hiri ereduaren aldaketa, beranduegi izan baino lehen. Donostiarrei dei egiten diegu Turistifikazioaren Aurkako Urrian parte hartzera”. Honakoa da egitaraua:

Urriak 9, asteazkena: Nola eragiten digu Donostiaren turistifikazioak? tailerra, unibertsitate ikasleekin. 17:30ean, Ibaetako campuseko HEFA Fakultatean.

Urriak 17, osteguna: Bisita gidatua, Sarriegi plazatik abiatuta (18:30): Ezagutu Donostiako ohitura berriak.

Urriak 19, larunbata: Autobusa, bisita eta manifestazioa, Guggenheim Urdaibai Stop! lelopean. 12:00eta, Maria Cristina hotelaren paretik.

Urriak 23, asteazkena: Turistifikazioa Intxaurrondon ere badago? solasaldia, 19:00etan, Plazara Goaz euskara elkartearen lokalean, Bernart Etxepare plazan.

Urriak 27, igandea: Manifestazioa, 12:00etan, Alderdi Ederretik, Donostia desazkunde turistikorantz! lelopean.

Turismoaren Nazioarteko Egunaren bueltan, bestalde, turismoaren zuriketa salatu dute: “Beste behin ere, diskurtso triunfalistak entzuten ditugu, zuriketa berde eta turismo hitzarekin batera doazenean esanahirik ez duten terminoz beteak: jasangarria, arduratsua, enpatikoa, eta abar. Turismo jardueraren gizarte, ingurumen eta klima inpaktuen salaketa ukatzen, minimizatzen edo aktiboki baztertzen duten diskurtsoak. Aurten, gainera, NBE Turismoak ausardia izan du irailaren 27rako Turismoa eta Bakea gaia aukeratzeko. Turismoaren Nazioarteko Eguna Palestinarekiko elkartasunez eta Israelgo Estatuaren genozidioaren aurka deitutako greba orokorrarekin bat etortzeak kontraesan lizun hori nabarmenago baino ez du egiten. Baina, beste urte batez, Europa Hegoaldeko hainbat lurraldek salatzen ditugu inpaktu horiek guztiak, eta, mobilizazio edo ekintza sinbolikoen bidez, eredu ekonomikoa aldatzeko proposamenak egiten ditugu, sektorea kontrolatzeko, desazkunde turistikorako, ekonomia dibertsifikatzeko eta abar”.

Era berean, nabarmendu dute “gero eta gehiago eta indartsuagoak” direla turistifikazio prozesuen aurka mobilizatzen ari diren lurraldeak: “Aurten, Turistifikazioaren Aurkako Europako Hegoaldeko Sareari (SET) Bizitzeko Hiriak eta Herriak taldearen sorrera gehitu behar zaio, turistifikazioaren aurkako mobilizazio jendetsuak egin dituzten lurralde askoren aliantza. Ekintza bateratuez gain, modu koordinatuan ari gara lanean, mobilizazio handiak, gure erakundeen topaketak, estrategia partekatuak eta abar egiteko. Aipatutako mobilizazioetan esan zen moduan, gure lurraldeek mugak dituzte, eta planetak ere bai; ustiapen turistikoa gainditzen ari da, eta lurraldeak prozesu horiek gelditzeko eta iraultzeko antolatzen gara”.

Goranzko joera etengabea

Donostiako Udala turismoaren sektoreari eragiten dioten neurri batzuk hartzen hasi da azkenaldian, baina Bizilagunekinek salatu du turismoak goranzko joeran jarraitzen duela hirian: “Donostian, Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024ko uztailean eta abuztuan bisitarien sarrerek, gaualdiek eta eguneko batez besteko prezioek gora egin dute. Beste uda bat errekorra hausten, industria turistikoak ospatzen duen hazkunde etengabean. Donostiarrok, ordea, ezer gutxi daukagu ospatzeko. Izan ere, gutxi batzuentzat industria hau urrezko arrautzen oiloa da, baina gehiengoarentzat ito egiten gaituen eredu ekonomikoa besterik ez da. Auzo turistikoenetako kaleen masifikaziotik haratago, bizitzaren garestitzea, auzotarren kanporatzea, aisialdiaren elitizazioa, etxebizitza eskubidearen urraketa, eta abar, lehen begiratuan ikusezinak diren egiturazko arazoak dira eta auzo guztietan hedatuta daude. Hiri osoa turistifikatuta dago eta horri lotutako arazoak dira”.

Gaineratu dutenez, “bereziki, luxuzko turismoaren eragina pairatzen” ari da Donostia: “Gero eta eskaintza turistiko esklusiboagoa eta garestiagoa sustatzen da, poltsiko aberatsenak erakartze aldera. Esango digute ‘kalitatezko turismoa’ dela, masifikazioa saihesteko formula; baina guk kalitatezko bizitzak aldarrikatzen ditugu: etxebizitza eskubidea, lanpostu duinak, auzo biziak eta denontzako kultur eta aisialdi eskaintza. Ekonomikoki eta sozialki justua den hiri batean bizi nahi dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian

BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Desazkunde turistikorantz, turismoaren oinarri kapitalistak kolokan jartzeko

Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude