Turistek eskertu egiten dute euskara entzutea, UEMAk egindako azterketaren arabera

  • Zumaia, Bermeo eta Leitzako Turismo bulegoetan, landetxeetan eta ostatuetan bisitariek erantzundako 727 inkestaren datuak aztertu ditu UEMAk.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 05ean - 10:56
Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzlako Mikel Urdangarin, Euskara Zerbitzuko Kristina Urrutia eta UEMAren koordinatzaile Miren Segurola, Leitzan asteazkenean egindako agerraldian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Artikulu hau Erran.eus atariak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Turismoak gora egin duen hainbat udalerri euskaldunetan, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu du UEMAk, inkesten bidez. Jasotako erantzunetan joera argia ikusten da: bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo entzutea, eta askok berariaz hautatzen du udalerri euskaldunetara etortzea, euskararekin topo egiteko. Bisitariren laurden bat Euskal Herritik dator, eta beste laurden bat Herrialde Katalanetatik.

UEMAren koordinatzaile Miren Segurolak, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako Mikel Urdangarinek, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Euskara Zerbitzuko Kristina Urrutiak apirilaren 3an aurkeztu zituzten datuak, Leitzako udaletxean hedabideen aurrean egindako agerraldian.

Kristina Urrutiak aipatuz zuenez, Leitzaldean azken urteotan turismoaren inguruko kezka sumatu dute, bisitari asko iritsi delako azken urteotan Leitzaldera, eta batez ere bisitariek euskarareganako zer-nolako iritzia eta ikuspegia duten jakiteko beharra sumatu dute. Horren harira, euskararen inguruko azalpenak emateko esku-orriak prestatu zituzten, eskualde eta udalerri euskaldun batera zetozela erakutsi nahian bisitariei. Orduan jakin zuten UEMAko beste hainbat herrik ere antzeko gogoeta egin eta antzeko beharrak sumatu zituztela.

UEMAko koordinatzaile Miren Segurolak, berriz, udalerri euskaldunetan azken urteotan gai honen inguruan sortu den kezka eta eragiteko gogoa nabarmendu zuen: “Turismoak hizkuntzen erabileran eragina duela ohartuta, gaiari heldu eta euskara turismo eskaintzan nabarmentzeko eta babesteko lanean hasi zen UEMA duela pare bat urte. Lantalde bat osatu genuen, eta euskara eskaintza turistikoaren ardatzetako bat izatea ezinbestekoa iruditu zitzaigun, monumentu historikoak, gastronomia edota baliabide naturalak nabarmentzen diren modu berean. Euskara ezkutatzeko eta erdarak nabarmentzeko joeraren aurrean, udalerri euskaldunen izaeraren ezaugarri nabarmenena euskara dela erakustea udalez udal harrotasunez hartu beharreko erabakia zela ikusi genuen. Gure postalik ederrena euskara dela, alegia”.

Segurolaren hitzetan, “turista eta bisitari asko jasotzen dituzten inguruetan, sektore batzuetan, euskara bigarren mailan uzteko eta erdarak nabarmentzeko joera ikusten da. Bisitariak, ordea, euskara ikustea eta entzutea eskertzen duela sinetsita, pertzepzioa zena datuetara ekartzeko beharra sumatu zuen UEMAk, eta horregatik erabaki zuen pasa den udan udalerri euskaldun batzuetan bisitariei inkestak egitea”.

Zehazki, Zumaia, Bermeo eta Leitzako Turismo bulegoetan, landetxeetan eta ostatuetan bisitariek erantzundako 727 inkestaren datuak aztertu ditu Ahize hizkuntza aholkularitzak, UEMAk eskatuta, udalerri euskaldunetara heltzen diren bisitariek euskararekiko duten pertzepzioa ezagutzeko. Turismoak gora egin duen hainbat lekutan erdarak nabarmentzeko eta euskara ezkutatzeko joera sumatzen den arren, datuek nabarmen erakusten dute bisitariek eskertu egiten dutela euskararekin topo egitea.

Ahize hizkuntza aholkularitzak landu ditu jasotako erantzun guztiak, eta bertako Mikel Urdangarinek datu esanguratsuenak nabarmendu zituen Leitzako agerraldian. Besteak beste, bisitarien %95ek ez duela inolako arazorik izan euskararekin jakinarazi du. Erdiek baino gehiagok (%54), berriz, euskararekin izan duten harremana atsegin dutela edo asko gustatu zaiela erantzun dute.

 

%85 ongi konpondu da euskara hutseko errotuluekin

Hizkuntza paisaiari dagokionez, bisitari gehienek (%85) eskertu egin dute eta ondo konpondu dira errotuluak euskara hutsean topatu dituztenean.

Erantzunak ulertzeko, bisitarien jatorriari arreta jartzea ere giltzarrietako bat da. Izan ere, bisitarien laurden bat Euskal Herritik bertatik heltzen da, beste laurden bat Herrialde Katalanetatik, beste laurden bat Espainiatik eta gainerakoak oro har Frantziatik, Alemaniatik, Eskoziatik, Ingalaterratik, Galestik eta Herbeheretatik.

Bisitarien gehiengo handi baten jatorrizko herrietan, bi hizkuntza baino gehiago dira ofizialak, edo nolabaiteko babesa dute lurralde osoan edo zati batean.

 

Ondorio nagusia: euskara erakargarria da bisitarientzat

Honako ondorioak dira nabarmenenak:

Eremu euskalduna:  bisitari gehienek badakite euskal hiztun asko bizi den gune batera datozela, eta espero dute euskararekin topo egitea.

Euskara, akuilu: bisitari talde handi batentzat etortzeko arrazoia ere hori izan da: euskaraz bizi den herri baten bila etorri dira.

Deseroso, oso gutxi: oso gutxi izan dira deseroso sentitu direnak. %95ak ez du inolako arazorik izan euskararekiko.

Askorentzat, atsegina: askorentzat, aldiz, atsegina izan da, eta asko gustatu zaiela nabarmendu dute.

Euskararekin, eroso: gehienak eroso sentitu dira euskararekin izan dituzten harremanetan. %85ek eskertu egin du hizkuntza paisaian euskara aurkitzea.

Bisitarien zati handi bat, bertakoa: bisitarien zati esanguratsua Euskal Herritik bertatik dator. Beraz, negozioaren ikuspegitik ere kontuan hartzeko moduko xede taldea da, premia zein eskubide linguistikoak dituena.

Ondorioa: euskara amu erakargarria da bisitarientzat

Beraz, laburbilduz: euskara bertara etortzeko faktore bereizgarria da bisitari askorentzat (%31), eta ez da etortzeko oztopoa gainontzeko ia guztientzat. Datuek erakusten dute turismoak gora egin duen eta bisitariak ugaritu diren lekuetan euskara ezkutatzeak ez du zentzurik bizikidetzaren ikuspegitik, ezta negozioaren ikuspegitik ere.

 

Udazkenean, euskarari eta turismoari buruzko jardunaldia

UEMAk koordinatzaile Miren Segurolaren hitzetan, datu hauek eta lehen inkesta hauek pertzepzioa zena datuetarako ekartzeko ahalegina izan bada ere, oraindik lan asko dago egiteko arlo honetan. “Turismo sektorean euskara nabarmentzeko erabaki politiko ausartak behar ditugu, gaur egun egiten ari denaren kontrako norabidean, zehazki”.

Gai honek duen garrantzia eta estrategikotasuna ikusita, udazkenean euskarari eta turismoari buruzko jardunaldiak egingo ditu UEMAk, gaia sakonago aztertzeko eta turismo sektoreari zein erakunde publikoei euskara turismo eskaintzan nabarmentzeko beharra ikusarazteko

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Desazkunde turistikorantz, turismoaren oinarri kapitalistak kolokan jartzeko

Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


65.935 etxebizitza turistikoren iragarkiak kentzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Airbnb-ri, tartean Euskal Herriko zenbait

Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


Eguneraketa berriak daude