Europako 25 hiri biltzen dituen turistifikazioaren kontrako SET sarearen ustez COVID-19ak paradigma aldaketa ekarri beharko luke. Sektore turistikoa zor publikoa areagotuz erreskatatzearen kontra azaldu da, bere ustez "gizarte geruza hauskorrenak babestuko dituen ongizate politikak lehenetsi" behar baitira.
Turismoan eragin itzela izaten ari da koronabirusaren krisia, baina turismoak berak ere elikatu du krisi hori urteetako "hipermugikortasunaren" ondorioz. Europa hegoaldeko 25 hiri turistiko biltzen dituen SET sareak –tartean dira Donostia eta Iruñea, baina baita Bartzelona, Lisboa edo Venezia ere– irakurketa bateratua plazaratu du COVID-19ak sorturiko egoeraren aurrean.
Sareak elkartasuna adierazi die krisiaren ondorioak jasaten ari diren sektore zaurgarriei, "desberdintasunak biderkatu egin diren une honetan". Azaldu duenez, aspaldi ari dira salatzen ekonomia turistikoa "kostuak esternalizatzen dituen industria estraktibista" hutsa baizik ez dela eta orain agerian geratu da hori guztia, euren ustez.
Gentrifikazioak eta turistifikazioak auzoetako laguntza-sareak murriztu eta ahuldu dituela salatu dute, larrialdi egoeren aurrean "ezinbesteko tresna" direnak. Hala, oinarrizko zerbitzuak bermatzeko lanean dabiltzan pertsonei eskerrak eman dizkie SET sareak, besteak beste "komunitate harremanak bizirik mantentzen dituztenei" edota merkataritza txikiko langileei.
"Orain ikus dezakegu giza espeziea eta bere ingurunearen arteko neurrigabeko harremanak sortzen dituzten desoreka ekologikoek dakartzaten arrisku epidemikoa". Azken hilabeteetan kutsadura murriztu den arren, "aldi baterako hobekuntza" baino ez dela diote, eta aldaketa "iraunkor" bat nahi izanez gero "ezin dugu injustizia soziala eta larrialdi klimatikoa elikatzen segi".
Ekonomia birformulatzen: deshazkunde gehiago, etxebizitza turistiko gutxiago
Herritar guztiak eta oinarrizko zerbitzuak kontuan hartuko dituen ekonomia baten alde egin du sareak, "orekatua eta dibertsifikatua" izango dena eta "desazkundea ardatz" izago duena, bizitzarekin eta planetarekin "bateragarri". Horretarako proposamenak "behetik" egin behar direla uste dute.
Horri jarraiki, eremu turistikoan neurri sorta bat proposatu dute, "hegemonia turistikoa zuzendu" eta "trantsizio sozio-ekologikoa" egiteko.
Besteak beste, proposatzen dute turismoaren arloan ere desazkundea antolatzea, eta inolaz ere ez dadila sektorea zor publiko gehiagoren kontura erreskatatu. Euren esanetan, gastu publikoa gizartearen oinarrizko beharrizanetara bideratu beharko litzateke. Horrez gain, herritarrak higiezinen espekulazioaren aurrean babesteko, etxebizitza turistikoen kopurua "zeharo" murriztu beharko litzatekeela uste dute.
Turismoaren sektorearen irabaziak, bestalde, gizarte osoan birbanatu beharko lirateke, eta sektoren horretako lan prekarietatearen aurrean, kulturaren garapenarekin eta ingurumenarekin loturiko lanpostu duinak sortu beharko lirateke.
"Krisi hau gainditutzat ematen den unean, ohituta geunden normaltasunera ez itzultzeko, krisialdi hau gizarte justuago, parekideago eta solidarioago bat eratzeko baliatzea da gakoa. Horrela baino ez baita lortuko dena ondo joatea lortuko".
Azoka-eguna da Errenterian, eta bizi-bizi dago zumardia. Ingurua ondo ezagutzen du Uzuri Aboitizek, herri horretan 2008ko krisiak zer-nolako eragina izan zuen aztertu baitzuen bere tesian. Antropologoa da, eta antropologo-begiradaz erreparatzen dio ekonomiari: behetik,... [+]
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]