‘Tupust!’ komiki kolektiboaren bigarrena, “zu” gaiaren bueltan

  • Tupust!, euskaraz eta ikuspuntu feministatik lan egiten duen kolektiboaren bigarren komikia labean da jada. Aurrenekoa "ni"-aren ingurukoa bazen, bigarrenak "zu" gaia lantzen du. Aurresalmentan izango da irailaren 30era arte.


2021eko abuztuaren 26an - 09:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Komikigile eta ilustratzaileen kolektiboa 2016an sortu zen Donostian, eta 2019an publikatu zuen Tupust! komiki bildumaren lehenbiziko zenbakia, Txalaparta argitaletxearekin.

Bigarren libururako autoedizioaren aldeko apustua egin dute, eta bide horretan aurresalmentari ekin diote jada. Instagramen (@tupustaldea) edota Tupust.bigcartel.com webgunean dago eskuragarri. Lehenbiziko 200 salmentek Risografía posterra eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak sinatutako A5 tamainako lamina ere jasoko dituzte.

Antologia hau "ohikotik harago" doan liburua dela nabarmendu du Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak, "merkatuan dagoen gehiena gizonek egindako lanak" direlako. Halaxe azaldu dio Berriako kazetari Amaia Igartuari: "Beste hainbat arlotan bezala, komikia egiten duten emakumeak beti egon dira. Gauza da plazan ez zaiela tokirik egin ahots horiei, eta badela garaia izan dezaten. (...) Ez dut esan nahi gizonek egindako dena berdina denik, baina estilo jakin batzuk nagusitzen dira. Guk beste iturri batzuetatik edaten dugu, eta hori dela eta, beste era bateko proposamenak dira gureak, gai, narrazio mota eta estetika aldetik".

Dena den, iruditzen zaio argitaletxeak apustu handiagoa egiten ari direla emakumeen komikiekin, eta sektorea "pixkanaka hobetzen ari dela".

Lehen zenbakian tonu berde eta gorria nabarmentzen baziren, urdina eta laranja ditu bigarrenak ezaugarri gisa.

21 sortzaileren 17 lan bilduko ditu bigarren liburuak.

Autoreen zerrenda:
  • Irati F.G. eta Regina Salcedo
  • Irati Eguren
  • Maitane Gartziandia eta Aintzane Usandizaga
  • Maite Caballero
  • Maite Gurrutxaga eta Irati Jimenez
  • Mikel Larraioz 
  • Ainara Azpiazu Aduriz Axpi
  • Ane Zaldibar
  • Asteazkenak komandoa (Maddi Zumalabe eta Jon Aranuren)
  • Dominique Campistron Dom
  • Irkus Zeberio
  • Josune Urrutia
  • Loinaz Lekuona
  • Paula Estévez
  • Raisa Alava
  • Susanna Martín
  • Yolanda Mosquera

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: "Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada"

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Paula Estevez
"Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian"

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
"Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian"

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


Eguneraketa berriak daude