Tubacexeko langileek grebari eutsiko diote

  • Langileen batzordeak jakinarazi du erabakia, astelehenean bilera egin ostean. Greba mugagabean jarraituko dute zuzendaritzak kaleratu nahi dituen langileak onartu arte.


2021eko uztailaren 19an - 12:46
Azken eguneraketa: 14:48
Tubacexeko langileen mobilizazio bat. Argazkia: aiaraldea.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA eta LAB sindikatuek langile batzordearen aurretik publikoki iragarria zuten greba jarraitzearen alde egingo zutela. Gaur bildu dira sindikatu guztietako ordezkariak, eta gehiengoak borroka mantentzearen alde egin du (Tubacexeko langile batzordean ELAk lau ordezkari ditu, CCOOk lau, STATek hiru, LABek bat eta Independenteek bat). Iragarri dute enpresako zuzendaritzak kaleratu nahi izan dituen langileak lan txandetan sartu arte mantenduko dutela greba eta zentzu horretan zuzendaritzari eskatu diote EAEko auzitegi Nagusiak aurreko astean emandako epaia bete dezala. Negoziaziorako prestutasuna agertu dute langileek, baina oinarri hori mantenduz gero soilik.

159. greba eguna

Astelehenean 159 egun bete dira otsailaren 11n Tubacexeko langileek greba mugagabeari hasiera eman ziotenetik. Agurain eta Laudioko lantegietan piketeak egiten jarraitzen dute egunero.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.