Ttotte Elizondo, AHTren aurkako ekintzailea: "Udazkeneko inkesta lanjerosa izaiten ahal da, erne egon behar dugu"

  • Ttotte Elizondo da AHTaren aurkako borrokaren motorretako bat. Urruñako laboraria pozik da proiektua 2030 ondorenerako gibelatu delako. Baina adi jarraitzeko dio, atzerazea betikoz baztertzea bihur dadin.


2013ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Bixtan da kamioiak trenen gainean ezarri behar direla, autopistaren arazoa arras ongi ezagutzen dugu hemen. Bainan tren bide berri bat egin gabe, badira aterabideak".

Nola hartu duzu AHT proietuaren gibelatzearen berria?

Berria hala begiratuz, ona da. Horretarako borrokatu girelako. Alde txarra da ikerketak segitu nahi dituztela.

Gibeleratzea, mobilizazio azkarraren ondorioa da ala proietuak duen balio gutiarena?

Bietarik bada. Mobilizazio azkarra izan da proietuaren kontra, lau manifestaldi erraldoiekin, hiruetan traktur ainitzekin, baitezpadakoa baitzen gu ere hor izaitea, erakustea laborariak badirela oraindik kostaldean. Hori guzia kontutan hartu dute. Notre-Dame-des-Landes-en ikusten delarik zer pasatzen den, uste dut irudia inportanta dela hautetsiendako.

AHT-ri doakionez Rousset-ek beti Euskal Herria aipatzen du, ez Landes. Badakite hemen mobilizatzeko gai girela eta terrenoan ere: Belgikako bi aditu jin zirelarik Biriaturat, oren erdi batez 50 jende eta 10 traktur bildu ginen. Guk eraman dugun lana hemengo hautetsiengan inportanta izan da ere. Lekuko hautetsiak ez dira argi gai hunekin, ez dira gustura.

Proietuari buruz, bixtan da kamioiak trenen gainean ezarri behar direla, autopistaren arazoa arras ongi ezagutzen dugu hemen. Bainan tren bide berri bat egin gabe, badira aterabideak. Sistima oso baten aldatzeaz mintzo gira. Beste manera batez jatea, edo hiri bazterreko laborantxaren zaintzea aipatzen dutelarik hautetsiek, koherentzia orokorra zaindu behar dute. Azkenik, krisa hor da eta gibelaratzearen arrazoin bat izaiten ahal da ere, proietuak ez dira nahi bezala aintzinatzen, beste lehentasun batzu badira.

Arrangura guziak ez direla baztertuak zinion...

Hori da. Ikerketak segitu nahi dituzte balio publikoa edo Déclaration d'Utilité Publique (DUP) delakoaren izenpetzeko. Ez da arrazoinik bide hortan segitzeko orain, ikusiz 20 urterendako gibelaratua dela proietua. Udazkenean urrats horiek segitugo dituzte eta beraz mobilizazioa ez da geldituko. Laborantxa mailan, 67 etxalde kaltetuak litaizke oraindik Biriatu eta Lehuntze artean, 500 metra largotasuneko pasaia proietuarekin.

RFFek presione egiten segituko du jabeek lurra sal dezaten, balioa galduko duela aintzinatuz. Ahal duten guzia eginen dute proietuaren baldintza guziak betetzeko, proietua gauzatzeko gisan izan dadin aurkeztuko den lehen okasionean. Erne egon behar dugu. Mezua pasatzen ari da AHT ez dela eginen, ez gira oraindik hortan, udazkeneko inkesta lanjerosa izaiten ahal da. Mobilizaturik segitzen dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude