TTIP, CETA eta TiSAren aurkako hiri eta lurraldeak Europan

  • Valoniak nazioarteko CETA akordioari ezezkoa esan izanak arreta deitu du. Europako eskualde eta hiri ugaritan adierazi dute nazioarteko akordio hauen aurkakotasuna. Europar Batasunak nazioarteko TTIP, CETA eta TiSA hitzarmenak adostu nahi ditu, analista politiko ugariren ustez, multinazionalei geroz eta esparru gehiagotako ateak irekiz.


2016ko urriaren 27an - 11:35

Attac erakundearen hitzetan, TTIP, CETA eta TiSA akordioek "aurrekari oso arriskutsua" jarriko lukete eskubide demokratikoen alorrean eta esparru sozial, ekonomiko, ekologikoetan eta milatik gora erakunde lokalek atera dituzte aurrera akordioen aurkako mozioak. Gauzak horrela, milioika herritar bizi dira hitzarmen horien aurkako hirietan.

Munduko mapa Frantziako Attac-ek egina da eta Europako TTIPen aurkako kanpainak koordinatua. Hemen klik eginda, mapa interaktiboan nabigatzeko aukera dago.

TTIP edo TAFTA Europar Batasuna eta AEBak hitzartzen ari dira. CETA Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza ituna da eta TiSA 23 aldeko merkataritza negoziazioa, Europar Batasuna barne dena.

Azaroaren 5ean manifestazioa Euskal Herrian

TTIP/CETA ez, herriek erabaki lemapean manifestazioak deitu dituzte Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian hitzarmen ekonomiko horien aurka, Euskal Herriko eskubide sozialen kartak deituta. Hemen irakur daiteke prestatu duten manifestua.

Hemen prestatu duten bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Merkataritza askeko akordioak
2020-12-11 | ARGIA
Hegoaldeko herrialdeek COVID-19arentzako botikei patentea kentzea nahi dute, Iparraldeko aberatsek ez

Eztabaida garrantzitsua Merkataritzaren Mundu Erakundean: Lurreko Hegoaldeko herrialdeek eskatu dute patentea eten dakiela COVID-19arekin zerikusia duten botikei, pandemiari aurre egin ahal izateko. India eta Hego Afrikak egina daukate eskaria baina Ipar aberatseko herrialdeek... [+]


2020-11-16 | ARGIA
Munduko BPGren herena biltzen duten hamabost herrialdek merkataritza blokea osatu dute

Munduko merkataritza blokerik handiena osatu dute hamabost herrialde hauek: Asiako hego-ekialdeko hamar herrialde, Hego Korea, Txina, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria. Azaroaren 15ean izenpetu dute RCEP merkatu libreko hitzarmen hau.


PODCAST #31 | COVID-19 eta merkatu librea: estatuak auziperatzeko bidea badute multinazionalek

Jenofa Berhokoirigoinek kontatu digu nola koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezkeen multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratutako auzitegi pribatuetan estatuen kontrako... [+]


2018-05-03 | Miren Osa Galdona
Merkataritza hitzarmen "eraso berrien aurrean" gogoeta jardunaldiak antolatu ditu TTIP/CETAri Ez kanpainak

Maiatzaren 4an eta 5ean Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean izeneko jardunaldiak egingo dira Bilboko La Bolsan. Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek.


2017-12-13 | Unai Brea
Merkataritzaren Munduko Erakundearen gailurra asteazkenean bukatuko da Buenos Airesen, protesta artean

Abenduaren 10etik 13ra bilduta dago Munduko Merkataritza Erakundea (MME) Buenos Airesen. Gai-ordenan, besteak beste, nazioarteko salerosketetarako arau berriak adostea eta merkataritza elektronikoaren liberalizazioa daude. Milaka lagunek protesta egin dute gailur osoan zehar,... [+]


Eguneraketa berriak daude