Merkataritza hitzarmen "eraso berrien aurrean" gogoeta jardunaldiak antolatu ditu TTIP/CETAri Ez kanpainak

  • Maiatzaren 4an eta 5ean Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean izeneko jardunaldiak egingo dira Bilboko La Bolsan. Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 03a

Egungo testuinguruan, hitzarmen horiek “gutxiengo batzuen interes ekonomikoei” erantzuteko baino ez direla sinatzen nabarmendu dute eta herrien burujabetzaren gainetik kokatu nahi den “bolada antidemokratiko” baten adierazleak direla. Hori dela eta, gogoeta egiteko eta horren haritik datozen inpaktuak salatzeko baliatu nahi dituzte datozen egunak. Diskurtsoa birformulatzeko, eguneratzeko eta indartzeko parada izango dela diote. “Eraso berri horrek gure lurraldean eragingo dituen ondorioak eta aurre egiteko moduak aztertu behar ditugu”.

Jardunaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute lehen egunean, itun berriek bai ikuspegi globaletik baita udal-ikuspegitik ere izan ditzakeen ondorioez hausnartzeko. Erika Gonzalez OMAL-Bakea eta Duintasuna taldeko kidea, Jule Goikoetxea EHUko irakaslea eta Patricia Perales Iruñeko Udaleko kideak hartuko dute parte solasaldian.

Biharamunean, maiatzaren 5ean, World Kafea antolatu dute hainbat eremutatik alternatiba eta erresistentzia arteko antolamendua bultzatzeko. Hala nola, feminismotik, udalgintzatik, zerbitzu publikoetatik eta botere korporatiboen kontroletik jorratutako estrategiaz arituko dira. Horretarako, hainbat gonbidatuk hartuko dute hitza. Laura Gonzalez de Txabarri (ELA), Eider Casanova (LAB), Iratxe Arriola Eako Udaleko ordezkaria eta Julia Marti FeministAldeko kidea izango dira, besteak beste.

Ostiraleko saioa, 18:00etatik 20:30etara izango da. Larunbatekoa, aldiz, goizeko 9:30etatik 14:00etara.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Merkataritza askeko akordioak

Merkataritza askeko akordioak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude