Hainbat orduz Behobiako muga blokeatu dute euskal herritarrek Tsunamiren deia jarraituz

  • Tsunami Democrátic taldeak Herrialde Katalanak banatzen dituen Frantziar eta Espainiar estatuen arteko muga blokeatzeko deia egin zuen astelehenean. Asteartean, Euskal Herria eta Frantzia banatzen dituen Behobiako muga ixtera ere dei egin du.

ARGIA @argia
2019ko azaroaren 12a
Tsunami Democratic-ek hiru eguneko protesta amaitutzat eman du

Tsunami Democratic-ek astelehenean abiatutako ekimenak Espainiako Estatua iparraldeko mugan Europatik bakartua uztea lortu duela adierazi du sare sozialetan zabaldu duten azken oharrean.

Hilaren 11tik 13ra Espainiaren eta Frantziaren arteko bi bide nagusiak blokeatu dituzte Katalunian, eta horri Behobiako blokeoa gehituz gero, Espainiako Estatua aislatuta geratu dela ospatu dute.

 

Biriatuko peajean 20 minutuz ibilgailu blokeoa izan zen
Biriatuko peajetik 100 metrotara

Urruñako Leclerc saltegian biltzeko deia egina zuen Tsunamic Demokratikoak 18:00etarako, “Barraskilo operazioa” izenpean. 100 laguneko talde batek bilkura egin ondoren –jendarmeak inguruan zebiltzan, irriz– autobiderako bidea hartu zuen. Biriatuko ordainlekua 50 auto inguruk 20-30 minutuz blokeatu zuten pasabidea. Frantziar poliziak  “erraz” desegin zuen bost kilometroko ibilgailu ilara.

Hainbat orduz Behobiako muga blokeatu dute euskal herritarrek Tsunamiren deia jarraituz

18:00etan zegoen deialdia egina, eta ordurako auto ilarak nabarmenak ziren. Ez-ohiko kamioi trafikoa ibili da egunotan Behobiako mugan, asko Nafarroan barrena etorrita. Ziurrenik Katalunian Jonquerako muga moztu izanak izan du zerikusirik.

Tsunami Demokratikoak egindako deiari erantzunez, hainbat gidarik A8a moztu dute Oiartzungo ordainlekua igaro berritan. Talde txiki ugaritan hainbat orduz luzatu da blokeoa, azpiko txio eta bideoetan ikus daitekeeenez.

 

Trafikoa geldotzen hasia da jada Ipar Euskal Herriko noranzkoan

Trafiko astuna dagoela ohartarazi du Twitterreko erabiltzaile batek. Euskal Tsunamiak 18:00tarako jarri du ekimena hasteko ordua, baina lehen kotxeak agertzen hasi dira jada.

 

Eider Mendozak muga blokeatzearen deia "errespetatuko" duela esan du

Eider Mendoza Gipuzkoako Gobernantza diputatua eta foru bozeramaleak ez du ez aldeko, ez aurkako balorazioarik egin Behobiako muga blokeatzeko asmoz egindako deialdiaren inguruan. Bai adierazi dio COPE irratiari "protesta egiteko eskubidea errespetatzen" duela. Balorazioak gertakaria burutu ondoren egingo dituela adierazi du.

 

Josu Erkorekak muga libre uztea eskatu du

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Behobiako muga libre uztea eskatu du duela ordu gutxi egindako agerraldian, hedabide ugarik argitaratu dutenez. Eskatu du "zirkulazio askearen eskubidea" errespetatzea, eta jakinarazi du Jaurlaritza ez dela horrelako ekintzak egitearen aldekoa.

Egoeraren aurrean zerbait egingo duten ala ez galdetu diotenean, erantzun du "itxaron"egingo dutela, mugimenduak ekarriko duen eraginaren arabera, eta "elkarretartzeak baimenik baduten ala ez jakin arte".

Josu Erkoreka, gaur eman duen prentsaurrekoan

 

Euskal Tsunamia Telegram kanala sortu dute

Mugikorreko Telegram aplikazioan Euskal Tsunamia kanala sortu dute.

Bertan deialdien berri ematen ari dira.

Euskal Herriko toki desberdinetan elkartzeko eta Behobiako muga blokeatzeko deia egin dute

Telegram aplikazioko Euskal Tsunamia kanala sortu dute, eta bertatik Euskal Herriko hainbat puntutan Behobiako muga blokeatzera joateko egingo diren elkarretaratzeen berri eman dute. Hona herrietako elkarretaratzeak:

- Oiartzunen, 18:00etan ordainsaria pasata.
- Donostian, 17:30ean Garbera merkatal gunean elkarrekin joateko.
- Deustun, 16:20an Erriberan, arraun taldeko pabelloian.
- Bilbon, 16:30ean Miribillako parkinean, Bilbao Arenaren goiko partean.
- Ondarrun, 16:00etan Zaldupetik.
- Lekeition, 16:15ean Mandaskan.
- Durangon, 17:00etan Tabirako parkinean.
- Gasteizen, 16:00etan Amaian zentroan.
- Urruñan, 18:00etan Leclerc-eko aparkalekuan.

Horrez gain, deialdi gehiago badaude Twitterreko #EuskalTsunamia edo #TsunamiDemokratiko traolen bidez informatzea eskatu dute.

 

"Behobiako muga inposatua kolapsatu dezagun"

"Barraskilo operazioa" eman diote izena Euskal Herrian deitutako deialdiari, eta 18:00etan biltzera deitu dute jendea, Oiartzungo A8ko peajearen ondoan. Helburua errepidea moztu eta Hendaiarantz bidea egitea da, 60 kilometro orduko abiaduran.

"Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da. Horregatik estatuari argi esaten diogu Spain sit and talk", irakur daitete oharrean. Nabarmendu dute arazoa ez dela ez Katalunia ez Euskal Herria, baizik eta Espainia, "ez delako gai bizi duen lurralde auziari irtenbide demokratikoa emateko". Bi herrion kasuan, gatazkaren irtenbidea autodeterminazio eskubidea errespetatzean datza, beren hitzetan.

 

"Ocupem Behobia" deialdia

Kataluniako hainbat herritarrek astelehenetik dihardute Jonquerako muga blokatzen. Asteartean Frantziako Polizia oldartu zaie, muga desbloketatzeko saiakeran; Espainiako Estatuko aldean Mosso d' Esquadra eta Guardi Zibila elkarlanean ari dira ekintzaileen aurka eta autopista libratzeko saiakeran.

Egoera hori izanik ere, Tsunamiak ekintza mantentzen duela adierazi du: Sare sozialen bitartez, N-II errepidearen eta AP7 autopisten arteko bidegurutzean elkartzeko deia egin du blokeoari jarraipena emateko; eta aurki helarazi duten ohar bidez Euskal Herria eta Frantzia arteko Behobiako muga ixtera ere dei egin dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Independentismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude