AEB

Trumpen aholkulari ohi Steve Banon atxilotu dute Mexikoko murrua eraikitzeko ziren ehunka mila dolar lapurtzeagatik

  • 'Murrua eraikitzen dugu' kanpainan donazio pribatuen bidez lortutako 25 milioi dolarren zati bat poltsikoratzea leporatzen diote Steve Bannoni eta beste hiru laguni, denak pertsonalitate garrantzitsuak.

     

Steve Bannon. Argazkia: Wikimedia Commons

2020ko abuztuaren 21an - 12:22

Atxiloketak ostegunean egin ditu Poliziak, Mexikoko murrua eraikitzeko kanpainarako bildutako dirua erabiltzeagatik iruzurra egitea egotzita, Audrey Strauss New Yorkeko fiskalak jakinarazi duenez.

Fiskaltzaren arabera, Bannon eta enparauek kanpainako funtsak erabili zituzten beren gastu pertsonalak ordaintzeko. AEBetako presidente Donald Trumpen aholkulari ohiari ehunka mila dolar gastatzea leporatzen zaio. Ostegun honetan bertan New Yorkeko audientzia aretoan deklarazioa egitea espero da. Beste hiru atxilotuak Timothy Shea, maiatzean Drogen aurka Borrokatzeko Zuzendaritzako jarduneko administratzaile izendatua, Brian Kolfage, Irakeko gerrako beteranoa, eta Andrew Badolato dira.

"Kolfagek, Bannonek, Badolatok eta Sheak ehunka mila dolar jaso zituzten 'Murrua eraikitzen dugu' kanpainaren emaileengandik, eta erakundearen asmo publikoarekin bat ez datorren moduan erabili zuten", adierazi du fiskalaren komunikatuak. "Bannonek milioi bat dolar jaso zituen bere kontrolpeko irabazi asmorik gabeko erakunde baten bidez, eta gutxienez ehunka mila dolar bere gastu pertsonalak ordaintzeko erabili zituen".

Fiskalaren akusazioaren arabera, akusatuek ehunka mila emaileri “iruzur” egin zieten, milioika dolar biltzeko mugako murru bat finantzatzeko interesa kapitalizatuz, diru hori guztia eraikuntzan gastatuko zela esanez. Brian Kolfagek emaileei zentabo bat ere ez zuela jasoko ziurtatzen zien bitartean, “akusatuek isilpean hari milaka dolar transferitu zizkioten, bere bizimodu arranditsua finantzatzeko erabili zituenak", gaineratu du.

Fiskaltzak “iruzur elektronikoa egiteko konspirazioa” eta “dirua zuritzeko konspirazioa” leporatu die. Bi karguek 20 urteko kartzela zigorra dute gehienez. Philip R. Bartlett ikuskatzaileak adierazi duenez, "kasu honek beste iruzurgile batzuei ohartarazi beharko lieke inor ez dagoela legearen gainetik, ezta gerrako beteranoa edo estratega politiko milioiduna izanik ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude