Tren sozialaren aldeko bizikleta martxa egin zen Iruñean larunbatean

  • Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Tren sozialaren aldeko bizikleta martxa egin zen Iruñean larunbat eguerdian. Martxan zehar, "tren jasangarri, herrikoi eta demokratikoaren alde" egin zuten.

ARGIA @argia
2017ko azaroaren 06a
Argazkia: Ekinklik

Aldi berean, datorren larunbatean, hilak 11, helburu berarekin Iruñean egingo den manifestaziora ere deitu zuten bizikleta martxan parte hartutakoek. Tren sozialaren aldeko plataformak deitu du manifestazioa eta Iruñeko Gazteluko plazatik aterako da 17:00etan, "Trena ba, AHT ez. Herriak erabaki" goiburupean.

Atxikipen ugari ari da jasotzen deialdia, besteak beste ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru, Steilas eta CGT sindikatuena. Dagoeneko, Nafarroako 21 enpresa batzordek ere sostengua adierazi diote.

EkinKlik-etik jasota, hemen joan den larunbateko mobilizazioko hainbat argazki:

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena  |  Nafarroa  |  Iruñea

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
AHTaren obrak geldiarazteari ezetz esan dio Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Geroa Bai, UPN, PSN eta PPNren ezezko botoa jaso du mozioak; EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, berriz, babestu egin dute. 


Beste langile bat hil da AHTren obretan: azpikontratatua eta atzerritarra

Abiadura Handiko Treneko obretan ari zela langile bat hil da Zizurkilen asteartean arratsaldeko 18:30ean. Egun gutxiren buruan obra horretan zendutako bigarren langilea da.


2018-09-27 | Nahia Ibarzabal
Tren publiko eta sozialaren proposamena aurkeztu dute Nafarroan

Trenbide baliabideak hobetzea helburu duen proposamena aurkeztu du Sustrai Eraikuntza Fundazioak, Iruñeko Katakrak liburu dendan.


2018-09-11 | Ahotsa.info
Nafarroako erdialdean hasi berri diren AHTren lanetara martxa antolatu dute

Irailaren 29an izanen da mobilizazioa, Marcilla inguruan AHTren lanak hasitako eremuan.


2018-09-06 | ARGIA
Alarma jo dute Urruñan, SNCFk etxe bat erosi duelako AHTren proiektuaren bidean

Frantzian trenbideen monopolioa duen SNCF konpainiak Urruñan AHT proiektuaren bidean dagoen eraikin bat erosi du , 650.000 euroren truke. Operazioak susmoak eta haserrea sorrarazi du abiadura handiko trenaren kontrakoen artean.


AHTren lanak geldiarazteko elkarretaratzea egingo dute Iruñean

Gobernu Delegaritza aurrean elkarretaratzea antolatu dute gaur, abuztuaren 31, 19:30ean. Erriberri eta Azkoien bitartean egin nahi dituzten lanak bertan behera uzteko eskatuko dute.


2018-08-29 | Hainbat egile*
Javier Ollo Altsasuko Alkateak AHTri buruz emandako erantzunari ohar batzuk

Atsekabez hartu dugu Javier Ollo Altsasuko Alkate jaunaren erantzuna, uztailaren 31koa, Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzkoa. Izan ere, Europako Kontuen Auzitegiak Espainiakoa Estatuan AHT garatzen ari den arlo guztietan porrot ekonomiko eta sozial itzela dela argi aski esan badu ere, Javier Ollo jaunak diskurtso aurrefabrikatua eta hutsalarekin erantzun du.


Zuloan: bidaia bat AHT eta lan esplotazioan barrena
MULTIMEDIA - solasaldia

Urko Apaolaza Argiako kazetari eta "Zuloan: bidaia bat AHT eta lan esplotazioan barrena" liburuaren egileak hitzaldia eman zuen Donostiako Tabakaleran ingurumenaren egunean, ekainak 5, liburuaren osaketan izan duen esperientziaz eta ikasitakoaz.


AHT: Amaiera gabeko trenbidea

Agintariek herritarrei “etorkizunaren” izenean hitz emandako Abiadura Handiko Trenbide sarearen hiru laurden amaitu gabe dago, lehen proiektuak hasi eta ia hiru hamarkada ondoren. Oraindik urteak beharko dituzte zati gehienak amaitzeko eta batzuk seguruenik ez dira inoiz egingo, Ipar Euskal Herrikoa kasu.


2018-08-08 | AHT Gelditu
AHT gelditu! 2018ko bizi martxa
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Abiadura Handiko Trenaren aurka bizikleta martxa antolatu du uztaila amaieran AHT Gelditu ekimenak. Nafarroako lurrak zeharkatu zituzten biztanleei trenaren inguruko informazio helaraziz.


Eguneraketa berriak daude