Trans legearen erreforma onartzear dute Eusko Legebiltzarrean

  • Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.

Eusko Legebiltzarreko bilkura bat. // Argazkia: Wikimedia Commons

2024ko urtarrilaren 31n - 11:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko trans legearen erreforma onartu dute Eusko Legebiltzarrean, gehiengo zabalarekin. EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alde agertu dira, eta PP aurka. Azken aurreko izapidea gainditu ostean, Eusko Jaurlaritzako 75 legebiltzarkidetatik 68k babestuko dute erreforma datozen asteetako osoko bilkuran.

“Hainbat hobekuntza” txertatuko ditu legearen bigarren erreforma izango den honek. 2019an, lehen erreforman, pertsona transak ez zirela gaixo gisa tratatuko ezarri zen, eta ez zitzaiela eskatuko txosten psikiatrikorik haien identitatea egiaztatzeko.

Oraingoan, neurri berriak ezarriko dituzte osasun-arloan, hezkuntzan eta lan-eremuan. Transei arreta “integrala eta egokia” jasotzeko eskubidea bermatuko zaie, eta Osakidetzak haiek artatzeko zerbitzu espezifiko bat eskaini beharko du Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Sei hilabeteko epea izango du adminisrtazioak zerbitzua txertatzeko, eta lehen mailakoa izango da. Kolektiboko adingabeei dagokienez, erabaki medikoak hartzeko aukera izango dute, baita entzunak izateko eskubidea ere.

Hezkuntzaren arloan, kide guztiei eskatuko zaie prestakuntza, eta diskriminazio protokoloak ezarriko dira. Uniformea erabiltzera derrigortuta dauden ikasleek eskubidea izango dute euren identitatearekin bat datorrena janzteko eta dokumentazio guztia horretara egokitzeko.

Lan-eremuan, berriz, abian jarriko dira diskriminazioaren aurkako planak, eta lan hitzarmenetan horren aurkako klausulak ezartzea proposatu du EH Bilduk. Halaber, hizkera aldatuko dute; Pertsona trans hitza ezarri dute, transexual edo transgeneroren ordez, inklusibitatea bultzatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025-04-30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024-05-02
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude