Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du 1961az geroztik poliziaren eskuetan torturatuak izan ostean hil diren herritarrei aitortza egin, egia eskatu eta justizia aldarrikatzeko. Tortura Euskal Herrian gutxienez 5657 pertsonak pairatu dutela gogorarazi dute, eta torturen ondorioz hildakoak nor ziren oroitarazi dute bideo baten bidez. Bideoan, azken hamarkadetan torturatuak izan diren herritarrek kontatu dute torturaren ondorioz hildako bakoitzari gertatu zitzaiona.
Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna baliatu dute, martxoaren 24a, eta Donostiako Antigua auzoan egin dute omenaldia. Aldarrikatu dute torturaren ondorioz hildako herritarrek aitortzarik eta egiarik gabe jarraitzen dutela. "Tortura basati horien guztien erantzuleek, egile materialek eta erakunde erantzuleek zigorgabetasun osoa izaten jarraitzen dute. Eta nahikoa da jada". Balio etikoetan eta giza eskubideen errespetuan hezteko beharraz hitz egiten dela nabarmendu dute, indarkeria arbuiatu eta deslegitimatzeko beharraz askotan mintzo direla politikariak, baina biolentzia anitzak elkarbizi izan diren hamarkada luzeetako enfrentamentuko indarkeria bakarra soilik aipatuz.
"Harrituta gaude ikusita oraindik nola ordezkari politiko eta instituzionalek aitzakiak bilatzen dituzten botere publikoek torturatu eta hiltzeko erabakiaren ondoriozko erantzukizun politikoak beren gain hartu ez ditzaten. Indarkeria oro arbuiatzeko jarrera sinesgarria izan dadin neurgailu bera erabili behar da guztientzat: urraketa bera jasan duten pertsonentzat, eskubide berberak", salatu dute.
Atxiloketa zentroetan tortura praktika "sistematikoa" izan dela adierazi dute, eta ondo diseinatutako egitura izan duela. "Ez zen, beraz, polizia jakin batzuen kontua izan. Tortura posible egin zuten mediku forentseek, epaileek, abokatuek, komunikabideek, uneko gobernu arduradunek, zenbait alderdi politikoetako buruzagiek…".
Heriotza horiek eta eskubide urraketa larri horiek kontutan hartu gabe elkarbizitza demokratikoa eraikitzea ezinezkoa dela azpimarratu dute. "Egiari Zor Fundaziotik ez dugu ahazten, eta gure ustez ezinbestekoa da ez ahaztea herri honetan gertatu dena, gatazka politiko baten testuinguruan urratu diren eskubide guztiak, inoiz gertatu behar ez zen guztia. Tortura kasuak ikertzen eta argitzen jarraitu beharra dagoela aldarrikatzen dugu, baina, batez ere, bitkimak aitortu eta erreparatu behar direla: hil zituzten 14ak, eta torturatu zituzten 5657ak".
Ondorengoak dira torturaren ondorioz hildakoak, Egiari Zor Fundazioak jaso duenez.
1- Mercedes Antxeta venezuelarra, 1961ean Caracasen hil zena, Meliton Manzanasen tortura basatiek eragindako kalte larrien ondorioz.
2- Vicente Lertxundi Mayoz, 1962an Donostian hil zena, Martuteneko kartzelako funtzionarien kolpeek eragin zizkioten zaurien ondorioz.
3- Manuel Thomas Gomes, 1966an hil zena, Martuteneko kartzelan hau ere, atxilotzerakoan jasandako kolpe izugarrien ondorioz.
4- José María Quesada Lasarte antiguotarra, 1968an hila, atxilotuta zegoen bitartean buruan etengabe eman zizkioten kolpe latzen ondorioz.
5- Javier Escalada Navaridas, Iruñean Hezkuntza Lege Berriaren kontrako protesta batean parte hartu ostean hil zutena, 1970. urtean, hain zuzen ere.
6- Antonio Goñi Igoa, jaiotzez Etxarri-Aranazkoa zena, 1970ean Donostian Burgosko prozesuaren kontrako manifestazio batean parte hartzeagatik atxilotu eta torturatu zutena. Antoniok ezin izan zuen bizi izandakoaren karga jasan.
7- Juan José Munduate Zamakona basauritarra, 1971ean jasandako torturen ondorioz atake epileptiko batekin hil zena.
8- Alfredo Valcárcel Navarro, Arrigorriagakoa, 1975ean Bilboko Indautxuko polizia etxean giltzurrunetan jasandko kolpeen ondorioz hila.
9- Joxe Arregi Eizagirre zizurkildarra, 1981ean Madrilgo DGSn bortizki torturatu ostean hil zena. Oraindik ere oso gogoan ditugu bere gorpuaren argazkiak eta bere hitzak: “oso latza izan da”.
10- Esteban Muruetagoiena Scola medikua, bederatzi egunez hormigoizko kutxa txiki batean ia jatekorik gabe inkomunikatuta eduki ostean 1982an hil zena.
11- Mikel Zabalza Garate, 1985ean Intxaurrondoko kuartelera eraman zutena, eta bertan torturapean hil ostean, 20 egunez desagerrarazi zutena, azkenik Bidasoako uretan agertu zen arte.
12- Juan Calvo Azabal bilbotarra, Ertzaintzak atxilotu eta Arkautera eraman ostean, bertan jasandako kolpeen ondorioz hil zena, 1993an.
13- Gurutze Iantzi Igerategi, Guardia Zibilak Urnietan 1993an agindu juidizialik gabe atxilotu zuena eta Madrilgo Tres Cantoseko kuarteletik hilik irten zena.
14- Xabier Kalparsoro Golmaio “Anuk”, Bilboko Indautxuko polizia etxeko leihotik behera ustez “erori” ostean, Basurtuko ospitalean hil zena, 1993an hau ere.
Pertsona hauei gertatu zitzaiena ez ahazteko, 20 minutuko bideoa ondu dute. Azpian duzue ikusgai (pasarte batzuk gaztelaniaz dira).
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.