Tolosako inauterietako egitarau ofiziala

  • Otsailaren 20tik martxoaren 1era Tolosan inauteriak ospatuko dira eta Tolosako Udala astelehenean hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, aurten ere, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egin dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 11n - 08:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egitaraua

OTSAILAK 15

10:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola plazatik.

12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.

12:30. Haur Jaialdia, Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.

19:00. Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da, Plaza Zaharretik.

23:30. Incansables txaranga, kalez kale.

OTSAILAK 16

12:15. Inauterietako kontzertua, Tolosako udal musika banda eta udal txistulari banda, Berdura plazan.

OTSAILAK 20

11:15. Udal txistulari bandak inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45. Kabi-Alai elkarteak Incansables txaranga 2020ko Kabi-Alai Kuttuna izendatu du. Ondoren pregoia.

12:00. Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16:30. Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi Alai txarangak alaitua.

Ondoren. Kalejira.

19:30. Emakumeon plazatik zezen suzkoa irtengo da. Ero Etxe elkartearen eskutik.

20:00. Aurrera kirol elkartearen danborrada.

23:00. Txosnagunean Ziakhus eta Little Martin Selektah.

OTSAILAK 21

11:30. Ozenki txistulari taldearen kalejira.

16:30. Zezen plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaiturik.

Ondoren. Kalejira.

20:30. Ostiral Mehe eguneko danborrada.

22:00. Txosnagunean eskualdeko taldeen kontzertuak.

22:30. Arpegi taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan, 40. urteurrena.

23:30-01:30. Jainekin txarangaren irteera.

OTSAILAK 22

11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.

11:30. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.

11:30. Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.

12:00-17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.

19:00. Tolosako danborradaren irteera Plaza Zaharretik Tolosako udal musika bandarekin. Geldialdiak: Plaza Zaharra, Berdura plaza eta Rondilla 14.

22:30. Txosnagunean Leizeak, El sonido de la metraia, Streetwise eta Dinamita taldeen kontzertuak.

23:30-01:30. Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.

OTSAILAK 23

08:00. Diana, Tolosako udal musika bandarekin.

08:45. Udal txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10:00. Txarangen irteera.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:45. Udal txistulari bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00. Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino.

16:30. Zezenak Zezen plazan, txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin.

22:30. Txosnagunean Bake faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.

23:30-01:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.

OTSAILAK 24

09:00. Txarangen irteera.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Txinparta txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:30. Gaztea Errepidean! Kamioi ibiltaria. DJ Txurru eta Oihan Vega, eta Yogurinha Borovarekin dantzaldia. Irteera Nafarroa etorbidetik.

16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16:30. Zezenak Zezen plazan. Txarangak ariko dira ikuskizua alaitzen. Ondoren. Kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

19:00. Txosnagunearen erromeria: Muxutruk.

21:30. Little Martin Selektah eta Bassagain soinu sistemaren kamioi ibiltaria. Triangulotik Rondillan barrena.

22:30-00:30. Txosnagunean kontzertua: Marianitoz blai eta DJ Bull.

22:30-00:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

OTSAILAK 25

06:00. Udal txistulari bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.  

08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen plazan.

Ondoren. Kalejira.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura: San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. 

Ondoren. Kalejira Gaztelako Ateraino.

15:45. Udal txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, Idiarena joko du.

16:00. Kalejira: Txapel Haundi, Sukalde eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazara.

16:30. Zezenak Zezen plazan; txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Sukalde, San Esteban eta Txapel Haundi txarangekin.

23:30-01:30. Incansables Zaharrak txarangaren irteera.

MARTXOAK 1

11:00. Poca Tripa txaranga Iurreamendi egoitzara joango da.

16:30. Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta.

Ondoren. Kalejira.

[Ikusi egitaraua PDFn]


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
“Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera”

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


2023-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2023 oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]


Tolosako inauterietan txosnak ohiko lekuan mantentzea exijitzeko kanpaina egiten ari dira

Urtero legez Euskal Herria Plaza eskatu du Tolosako Txosna Batzordeak, baina salatu duenez, udalak aldebakarrez erabaki du txosna gunea Plaza Berrira lekualdatzea.


Eguneraketa berriak daude