Muhiyidin d’Baha Black Lives Matter-eko 32 urteko aktibistari hankan tiro egin zioten bizikletan zihoala asteartean, AEBetako New Orleansen. Poliziak lurrean aurkitu zuen gaztea, eta ospitalean hil zen tiroketak eragindako zaurien ondorioz, Democracy Now-n jaso dutenez.
Muhiyidin d’Baha ibilbide luzeko aktibista zen. Charlestoneko Black Lives Matter mugimenduan parte hartzen zuen beltzen eskubideen alde. Iaz ezaguna egin zen polizia-lerro baten gainetik salto egin eta manifestari ultraeskuindar bati bandera konfederatua kentzen saiatu zelako.