Tinko sindikatua sortu dute Iruñeko Mendillorri auzoan

  • Joan den larunbatean aurkeztu zuten Iruñeko Mendillorri auzoan, han bizi diren egoera sozial eta ekonomiko zailei aurre egiteko, “umilek boteretsuen aurka borroka egin ahal izateko”.


2021eko ekainaren 21an - 12:04
Azken eguneraketa: 14:13
Argazkia: Tinko sindikatua

Duela hamarkada batzuk langile klasearen arteko antolaketa kontzentrazio gune handietan ematen zela azaldu zuten, adibidez lantegietan, baina egoera aldatu dela eta antolaketa moldeak ere bai. Horregatik, dagoeneko beste hainbat tokitan egiten ari den gisan, “ondorioztatu dugu auzoa dela une honetan funtsezko subjektua eta eraldaketa berri hori gertatu behar den lekua”.

Une honetan, gizarte harremanak auzoan dituztela diote, lagun taldeetatik familiaraino, eta uste dute horrek funtsezko baldintzak ematen dizkiola auzoari, “90eko hamarkadaz geroztik krisi handia jasaten ari den langileria-borroka hori berriro eraikitzeko. Lan-prekarietateak lantokiz aldatzea dakar denbora gutxian eta, ondorioz, eragile klasikoak, sindikatu burokratikoak adibidez, ez dira existitzen agertoki horietako askotan, eta, gainera, kasu askotan ezinezkoa da horietan antolatzea”.

Auzoko lankideak defendatzeko behar diren tresnak erabiliko dituztela diote, eta “behetik gora ikusten ditugun behar guztietara iristen" saiatuko direla, auzoari kontzientzia kolektiboa ematen lagunduz: “Hasieratik erakundeen nahia Mendillorri familia langileentzako logela-auzo bihurtzea izan bada, jakin dezatela aktore berri bat jaio dela hemen, beste askok lehen egin zuten bezala, beti izan duten desio hori errealitate bihur ez dadin”. Mendillorrikoa jarriko duten lehen harria dela zehaztu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude