Terrazadun tabernen aldeko neurriak iragarri ditu Donostiako Udalak konfinamendu amaierarako

  • Eneko Goia Donostiako alkateak hiriko terrazen araudia malgutuko du ostalaritza sektoreari laguntzeko. Espainiako Gobernuak astearte honetan konfinamendua arintzeko iragarri dituen faseen barruan, terraza duten tabernetan elkartzeko aukera lehenago etorriko da halakorik ez duten lokaletan elkartzekoa baino.


2020ko apirilaren 29an - 12:54
Donostiako kaleetan toki asko okupatzen dute tabernen terrazek eta horrek bizilagunen kexak eragin izan ditu.

“Baiezko irmoa” eman dio Eneko Goia Donostiako alkateak terrazak dauzkaten tabernak erregulatzen dituen ordenantza malgutzeari, hori bai, neurria salbuespenezkoa dela zehaztuz. Hala jaso du Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Horren erruz, kalean ere espazioa okupatzen duten tabernek lehen baino metro gehiago hartzeko aukera izango lukete besteak beste; eta horrek dagoeneko kritikak eragin ditu. Adibidez, Parte Zaharreko bizilagunen artean.

Parte Zaharrean Bizi elkarteak auzi honen harira argitara eman duen oharrean adierazi du “espazio publikoa, denen espazioa, eskubide kolektiboa dela eta ez dela beharrezkoa bakarrik leku batetik bestera mugitzeko. Elkarrekin erlazionatzeko ere beharrezkoa da, pertsonen arteko loturak, pertenentzia, komunitate eta auzo-sentimenduak sortzeko. Eta gaur egun ostalaritzak espazio publikoa masiboki okupatzeak hori zailtzen du”.

Bizilagunekin plataformak ere ez du begi onez ikusten Donostiako ostalaritzari laguntza bereziak ematea. Turismoaren masifikazioarekin kezkatutako herritarrek osatzen duten talde horrek astelehen honetan argitaratu du COVID-19aren krisiaren aurrean egiten duen irakurketa, SET hirien sarearekin batera –Europa Hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hiriek osatzen dute sare hori–. Turismotik etekinak lortzen dituzten negozioak ez ditzatela erreskatatu eskatu diete erakunde publikoei testu horren bidez, baita gastu publikoa berrikusi dezatela ere, oinarrizko beharrizanetara bideratzeko.

COVID-19 gabe ere malgutu zen terrazen ordenantza

Martxoaren 17tik egin den lehenbiziko Gobernu Batzordearen ondoren iragarritako terrazen araudiaren malgutzea ez da Eneko Goiak Donostiako Udalean dagoenetik hartu duen mota horretako lehenbiziko neurria. Kasu honetan koronabirusak eragindako egoera aipatu du ordenantza urardotzeko; 2017an, besterik gabe, ostalaritzaren sektorea indartzeko asmoz jarri zituen martxan araudia aldatzeko tramiteak.

Horren ondorioz, lehen terrazak jarri ezin ziren lekuetan tabernek horretarako baimena lortu dute; espazio berean jende gehiago sartzeko aukera ere izan dute eta lehen baino ordutegi zabalagoa dute gaur egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazio publikoaren erabilera
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Eguneraketa berriak daude