Tenperatura 4,8 gradu igo liteke 2100erako, itsasoaren maila metro bat

  • Mundu mailako adituek argi dute, planetaren berotzea eta horrek dakarren klima aldaketa batez ere gizakiak eragindakoak dira eta, ondorioz, datozen hamarkada eta mendeetan aldaketa handiak izango dira klimaren zikloan.


2013ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kasurik onenean 0,26 metro igoko da uraren maila, eta txarrenean 0,97. (Argazkia: Miriadna.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hori guztia aztertuko dute irailaren 23tik 26ra Stockholmen egingo den Nazioarteko Gailurrean. Etorkizunera begira hainbat eszenatoki ager daitezke eta honakoak dira horietako batzuk, El País-ek jaso bezala:

Tenperatura. Mende bukaerarako 1,5 eta 4 grado artean igoko da, eta hipotesiren batean 4,8raino ere bai.

Itsasoaren igoera. Kasurik onenean 0,26 metro igoko da eta txarrenean 0,97.

Uraren zikloa. Sasoi lehor eta hezeen arteko desberdintasunak handitu egingo dira, eta eremu lehorretan lehorteak handituko dira eta eta hezeetan euri jasa handiak ugaritu.

Airearen kalitatea. Berotzeak ozonoa suntsitzen du, baina metanoaren ugaritzeak irauli egingo du prozesu hori. Tropikoetan eta sakontasun handirik ez duten uretan tenperatura 2,5 gradu handitu liteke. Espezieek migratu egin beharko dute.

Ozeanoak. Landutako eredu guztien arabera, berotu egingo dira.

Izotza. Artikoan, otsailean izotz geruza %8 eta %34 artean mehetuko da (hainbat azterketa eredu daude) eta irailean %43 eta %94 artean. Antartikan ez dago horren argi zer gertatuko den. Glaziarrei dagokienez, %15 eta %85 artean gutxituko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude