Telemarketing enpresa bateko langilea zigortu dute lan-baldintzak Twitterrez salatzeagatik

  • Eroskiren arreta zerbitzua eskaintzen duen bZERO telemarketing enpresak 45 egunez enplegu eta soldata gabe utzi du langilea. ELAk azaldu duenez, enpresan prekarietatea da nagusi, lanaldi partzial eta soldata baxuekin.


2017ko otsailaren 23an - 15:23
Ostegun eguerdian telemarketing enpresako langileek elkarretaratzea egin dute adierazpen askatasunaren alde (arg: Manu Robles-Arangiz)

Jasaten dituen lan-baldintza eskasengatik bere amorrua bi txiotan azaldu duen Maria Solaetxe langileari isuna jarri diote nagusiek. Gertaera pasa den Eguberritan izan da, Eroskik eta honek azpikontrataturiko bZERO Makerting Integral enpresak bere langileen artean Gabonetako bi lote zozketatzea erabaki zuenean. Langilea –ELA sindikatuko ordezkaria enpresa batzordean– irainduta sentitu zen, haren esanetan jasaten dituzten lan-baldintzak hobetu beharrean “limosna” eskaintzen ari zelako enpresa.

ELAk azaldu duenez, feminizatutako sektore batez ari gara. Telemarketing enpresan lan-baldintza kaskarrak jasaten dituzte sindikatuaren arabera, soldata oso baxuak, azpiegitura eskasak, lanaldi partzialak eta “komunera joetako erabiltzen duten denbora” ere neurtzerainoko kontrola. Langile honek, esaterako, astean 33 ordu lan egiteagatik 787 euro baino ez du kobratzen hilean, “oso egoera prekarioa da, kontatu digunez batzuetan aukeratu behar izaten du: jan ala kalefakzioa piztu”, azaldu du Hala Bedi irratian Naroa Elortza ELAko kideak.

Txioak bidali eta hilabete eta erdi geroago, otsailaren 9an, enpresak “espediente kontraesankorra” ireki dio langileari, “errespetu falta larriagatik” eta mezuek bezero nagusi duen Eroskirekiko “erabateko mespretxu eta nazka adierazten” dutelako. Aurretik, Eroski kooperatibako zuzendaritzak kexa formala azaldu zien telemarketing operadoreko arduradunei, bere “irudia eta izen komertzial ona” kaltetuak izan direlakoan. Enpresak 45 egunez enplegu eta soldatarik gabe utzi du langilea, “kontuan izanik lehenengo aldia dela”.

Eroskik "errespetu falta" egotzi dio hilean 787 euro baino kobratzen ez duen azpikontratako langileari.

Mozal legea lantokietan?

ELAren ustez adierazpen askatasunaren kontrako eraso larria da honakoa: “Ikaragarria da maila pertsonalean –dio Elortzak–, baina baita aurrekari bat sortzen duelako ere. Enpresaren, Eroskiren edo dena delakoaren kontra jartzen baduzu kartel bat edo esaten baduzu hitz bat, kaleratzearen beldurra hor egongo da. Honek prekarietatea betierekotzen du, beste ‘akats’ bat eginez gero kalera zoazelako”.

Egoera hori salatzeko, eta “lantegietan ere Mozal legea aplikatu ez dadin”,  enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du ostegun eguerdian enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, eta datorren asterako geldialdia iragarri dute.

 

Gehiago jakiteko:

Igor Goikolea kazetariak Twitter bidez auziaren inguruan argitaraturiko kronika.

Maria Solaetxek bere enpresan jasaten dituzten lan-baldintzen inguruko testigantza eskaini zuen eta ELAk Youtubera igo du:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude