Telelana, koronabirus kapitalista


2020ko maiatzaren 13an - 17:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Inork ez daki noiz eta nola bukatuko den normaltasun berria izeneko egoera. Ez dakigu krisialdi erraldoi honetatik behetik eta ezkerretik ateratzeko gai izango garen ala kapitalismoak, bere enegarren birmoldaketa egin eta gero, oraindik ere jendarte eredu bortitzagoa inposatuko digun.

Baina badira dagoeneko normaltasun berrian garatuko diren zenbait egitasmo martxan. Horietako bat, eta ez txikiena, telelanarena da. Fenomeno horrek ikaragarrizko aldaketak ekarriko ditu lan munduaren antolaketan, klase borrokan, langileen bizitzan eta garapen komunitarioan, baita jendartearen antolaketan eta funtzionamenduan ere. Dena hankaz gora jarriko du, ez badiogu frenoa jartzen.

"Adituek diotenez, sistema kapitalistak oso epe laburrean bere erreprodukziorako behar dituen lan guztien herena telelanaz bideratzeko aukera izango du"

Adituek diotenez, sistema kapitalistak oso epe laburrean bere erreprodukziorako behar dituen lan guztien herena telelanaz bideratzeko aukera izango du. Baina asmoa askoz ere zabalagoa da, poliki-poliki, esku lanez kanpo, ahalik eta lan gehien telelanaren bidez bermatzea baita, zer esanik ez goi mailako lan kualifikatu eta teknikoei dagokienez.

Administrazioan, familia kontziliazioaren bidetik abiatu zen duela urte batzuk telelana. Hau da, seme-alaba txikiak ala guraso ezinduak zituzten langileei etxetik telelanaz aritzeko aukera zabaldu zien administrazioak. Bi hitzetan esanda, telelana langileoi gauza onuragarri gisa saldu ziguten, eta baita ondo saldu ere, indar politiko zein sindikatu gehienek telelanarekin bat egin baitzuten. Guztioi ahaztu zitzaigun kapitalismoak ez duela inoiz bere kalterako den ezer proposatzen, ezta langileen bizitza jokoan dagoenean ere, koronabirusaren krisialdian ikusi dugun moduan. Telelana, nire ustez, sistema kapitalistak langileoi eskaintzen digun goxoki pozoitua da.

XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, industria iraultzak milioika langileren hiritartzea ekarri zuen, eta baita enpresa erraldoien sorrera ere. Horrelakoak ere ezagutu ditugu Euskal Herrian, Ezkerraldean. Kapital akumulazio izugarria eman zen Bizkaian, eta baita berarekin langileen pilaketa handia ere. Horrek bideratu zuen langile mugimenduaren sorrera, artikulazioa eta borroka Euskal Herrian. Ez dugu ahazteko garai hartakoak direla lehen langile grebak eta lorpenak.

Teknologia berrien garapenarekin, produkzioaren deslokalizazioarekin eta kapital finantzarioaren garapen neurrigabearekin, lantegi erraldoi haiek hirugarren mundura bidali zituzten, lan munduaren desarautzea areagotuz. Produkzioaren sakabanaketa horrek langile klasearen indarra, koordinazioa eta borrokarako gaitasuna ahuldu zituen. Lana sortu eta lan egiten zutenen arteko tartea handitu egin zen lan mundu atomizatu, globalizatu eta prekarizatuan; langileriaren kalterako, jakina.

Orain, telelanak prozesu hori areagotu egingo du muturreraino. Familia kontziliazioa errazteko martxan jarri omen zen lan mota hau bere benetako aurpegia erakusten hasi da koronabirusaren krisialdian. Euskal Herrian, bi hilabete hauetan, milaka dira bere lanpostua utzi eta etxean lanean hasi diren langileak, norberaren etxea enpresako bulegoaren jarraipen bihurtuz, inork horren aurka txintik esan gabe. Eta ez dirudi ondorengo hilabeteetan administrazioak atzera egiteko asmorik duenik.

"Lanaren eta atsedenaren arteko etena lausotuko zaio langileari; baita espazio fisikoari dagokionez ere. Lan egutegia eta lan ordutegia mugarik gabe zabalduko zaizkio"

Eta zer irabazten du kapitalak telelanarekin? Lehenik eta behin, langile mugimenduaren atomizazioa areagotzea, barne deslokalizazioa indartzea. Azken urte hauetan, ugaldu egin dira enpresa berean lan eginez ere lan kontratu eta baldintza ezberdinak dituzten langileak. Enpresa berean lan egin bai, baina enpresa ezberdinetako kontratatuak dituzte langile azpikontratatuek, hala nola garbiketakoek, zerbitzu teknikoetakoek, komunikaziokoek... Egoera horrek asko zailtzen du langile mugimenduaren batasuna, borroka eta artikulazioa.

Hemendik aurrera, telelanarekin langileen arteko zatiketa eta atomizazioa enpresa bakoitzaren barruan biderkatuko da. Langile asko ez da enpresatik agertu ere egingo, etxean lan egingo baitu, eta etxean lanerako toki egokirik izan ezean, liburutegi, taberna edo sotoren batean lan egin beharko du, esate baterako. Zailtasun berriak aurreikus daitezke langileen borroka antolatzeko, eta, aldiz, aukera gehiago esplotaziorako. Produkzio kostuak txikitzeko bide guztiak baliagarriak dira kapitalismoan, eta telelana horretarako bitartekoa da. Hori da telelanaren balio nagusia sistema kapitalistarentzat, baina ez da horretara mugatzen.

Telelanarekin lanaren eta atsedenaren arteko etena lausotuko zaio langileari; baita espazio fisikoari dagokionez ere. Lan egutegia eta lan ordutegia mugarik gabe zabalduko zaizkio. Familia eta bulegoa nahastuko zaizkio, familia bizitzaren kaltetan beti. Lankide komunitatea galduko du enpresatik at geratzen denean, eta harreman eta sozializazio esparru handia galduko du eguneroko ordu gehien-gehienak etxean sartuta pasako dituelako. Horrelakoa da telelanaren emaitza.

Horrantz goaz abiada bizian. Eta telelanaren biktima nagusiak, batez ere, gaurko eta biharko langile gazte berriak izango zarete. Eutsi telelanaren aurkako borrokari.

Joseba Alvarez, Sortuko kidea*

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


2025-06-11 | June Fernández
Meloi saltzailea
Diktadura

Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua. 

Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude