Telefono erabiltzaileen mugimendu jarraipena hasi da Espainian

  • Astelehenetik ostegunera (biak barne, azaroaren 18tik 21era, alegia), Espainiako Orange, Movistar eta Vodafone konpainietako telefono mugikorren erabiltzaileen kokapena bilduko du Espainiako Estatitika Institutuak, INEk. Datuak modu anonimoan bilduko dituzte enpresek, eta ez da hortaz, jakingo nor nondik nora joan den egun horietan. Hego Euskal Herriko erabiltzaileok, adi, Vodafone eta Orange enpresetako telefonoa baduzue, badago aukera zuen telefonoak datu-bilketatik salbuesteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 18an - 12:42

Movistar konpainiak ez omen du datu-bilketatik salbuetsia izateko aukerarik. Baina beste bietako telefonoa baduzu, zera egin dezakezu:

  • Vodafoneren kasuan, Mi Vodafone aplikazioa erabiliz (Android, iOS) aukera hauen bidea jarraitu: Mi cuenta > Permisos y preferencias > Permisos, eta hor aktibatu “No acepto que Vodafone ceda datos anonimizados".
  • Orangeren kasuan, idatzi orangeproteccion.datos@orange.com helbidera, lerroburuan “protección de datos” aipatuz, eta NAN dokumentuaren eskaner irudia itsatsiz.

INEk herritarren mugimenduen datak nahi ditu bildu bere prospekzio estatistikoak egiteko. Datorren asteko lau lanegunez gain, bi jaiegun kontrolatuko dituzte jarraian: azaroaren 24a (igandea), eta abenduaren 25a (eguberri eguna). Oporraldiko bi eguneko neurketarekin itxiko da esperimentua datorren urtean (uztailak 20 eta abuztuak 15).

INEk ordaindu egingo die telefono konpainiei datuengatik: 185.000 euro Orangeri, 163.000 Telefónica/Movistarri eta 150.000 Vodafoneri. INEk adierazi duenez, Espainiako Estatuko geografia 3.200 alorretan zatikatuko dute, bakoitza 5.000 lagun ingurukoa teorikoki. Telefonoen datuek alor bakoitzean une bakoitzean zenbat pertsona egongo diren agerraraziko dute, eta nondik nora mugitzen diren orduen eta egunen buruan. Ez zenbakiei ez kontratudunen izenei lotutako daturik ez omen zaio pasatuko INEri: zenbat telefono non, hori omen da dena.

Izatez, telefono konpainiek jakin badakite zu, une jakin batean, non zauden. Gure telefonoak etengabe daude antena batera lotuta, eta mugitzen garenean antenaz aldatzen gara. Telefono deia egiten badigu lagunak, konpainiak badaki jaso bezain laster zein antenatara bidali behar duen. Epaile baten aginduz, datu hauek jada jakinarazten dituzte konpainiek. Gertaera jakin bat gertatu bada halako puntuan halako orduan, aginduarekin poliziak jasotzen ditu bertako antenetara une horretan konektatuta zeuden telefono-zenbakiak, eta kontratuen kasuan, baita erabiltzeileen identitateak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Datuen zelatariak
Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2023-11-24 | Gedar
Europako biztanle bakoitzak nortasun digital bat izatea nahi dute

Filtratu egin da eIDAS 2 araudi berriaren zirriborroa, eta jakinarazi dute nortasun digital bat sortu nahi dutela pertsona bakoitzarentzat. Modu zentralizatuan eta digitalki, biztanle bakoitzaren askotariko datu eta agiriak jasoko ditu biltegi horrek.


Eguneraketa berriak daude