Teknikarien azalpenak: Uretan amonioa eta metalak, zabor-jauzi arriskua eta 12-15 orduko lanaldiak

  • Hauek dira otsailaren 17an Ermuan 500 herritarren aurrean azalpenak eman zituzten kideak: Jesús Peña Martinez, lehendakaritzako idazkari nagusia; Ignacio Berraondo, Osasun sailburuordea; Arkarazo Zabalaga, Ingurumen teknikaria; Joseba Bidauzaga, Osasun Publikoko zuzendari-ordea; Iñigo Elosegi, Gipuzkoako Ur kontsortzioko zuzendari gerentea; Saioa Ferro Aire arduraduna; Josu Perea Uraren kalitatearen euskal agentziako kidea; Iñaki Arrate, Planifikazio arduraduna eta Hipolito Bilbao, Ingurumen Baimen Bateratuen zerbitzuen arduraduna.


2020ko otsailaren 18an - 10:00

Kezak eta eztabaida gehien osasunaren gaiak eragin zuen (albiste honetan laburtua). Hauek dira aipatu ziren beste gai garrantzitsu batzuk:

Uretan amonioa eta hainbat metal detektatu dituzte

Josu Pereak azalpen zehatzak eman ditu uretan egindako neurketen inguruan, eta datu berri hau eman du: lixibiatuan amonioa detektatu dute, "ur lixibiatuetan ohikoak diren portzentajean". Neurtu dituzten 85 parametroen artean, 75en datuak badituzte dagoeneko. Hauen da ur lixibiatuetan detektatu dutena: disolbatzaile organikoen presentzia txikia, hidrokarburoak, eta metal hauek: kadmio, nikel eta selenioa". Isurketen bolumena handitzen ari da: "Egun segundoko hiru litrokoa da isurketa, gehienez ere. Baina handitzen ari da".

Zaborra behera erortzeko arriskua handia da oraindik

Jesus Peña Martinezek  azaldu duenez, egunero geoteknia adituen mahaia biltzen da, parez pare, mahai teknikoarekin. Geologoak biltzen dira bertan. "Zergatik? Ba terreno zati handi bat erori da, baina oraindik terreno zati handiagoa dagoelako mendi hegalean, erortzeko arriskuan". Honen ondorioz, lurperatutako langileen bilaketa lanak ezin egonkortu gabeko eremuetan egin, nahiz eta euren aurrikuspenaren arabera, aurkitzeko aukerarik handienak zonalde desegonkorrean dauden. Sutea itzaltzeko ezin dute ur kantitate handirik bota, hondakinek pisua hartu, masa mugitu eta berriz zabor-jauzia eragiteko arriskua legokeelako. Eta euri-urak drenatzeko egitura ahalik lasterren konpontzea urgentziazkoa da, hondakinak mugitu ez daitezen.

Saioa Ferro: "Egunean 12-15 orduz ari gara lanean, atseden egunik gabe"

Saioa Ferro: "Otsailaren 6tik egunean 12-15 orduz ari gara lanean, igandeak barne. Destajuan ari gara lanean ura, aire eta osasun teknikariak, prozesatzeko igortzen ditugu datu zaparrada osoa". Behin baino gehiagotan azaldu zuen atsedenik gabeko lanak publikoarengan eragin zuen enpatia, batetik, baina bestetik, baita zalantza ere, ea nahikoa baliabide jartzen ari diren lan hauetarako, eta ea osasun publikoarentzako ona ote den horrela aritzea: hasteko langileen beraien osasunarentzat, eta besteko hain estres eta kontzentrazio handia eskatzen duen lan teknikoa baldintza horietan ongi egin ote daitekeen.

Ardura: Erabaki larririk hartu behar bada, mahai politikoarena

Jesus Peña Martinezek eman ditu azalpenak: Otsailaren 13tik egunero biltzen da jarraipenerako mahai teknikoa, 20 kide inguru. Jaurlaritzako bost sail daude ordezkatuta bertan eta eguneroko informazioen koordinazioa egiten da. Ez dira ez ikerketa mahaia, ez politikoa.

Honela argitu du arduren eskema, publikotik kide batek galdetu diolarik erabakien mailaketaz, eta azken arduradunaz: "Mahai honek informazio teknikoa ematen du, baina erabakiak erakunde-arteko mahaiak hartzen ditu. Erabaki larririk hartu beharko balitz, erabakia politikariek hartuko lukete".

Kanpaina egitea zer da?

Saioa Ferrok bere sarrerako hitzartzean adierazi zuenez, "badugu zoritxar bat, eta da hautes prozesu bat tokatu zaigula tartean, eta hori eragiten ari zaigu gure lanaz kanpoan zabaltzen den iritzia eta erabilera". Publikoan gaitzespen zurrumurruak zabaldu ziren. Azalpenen ostean zabaldutako galderen tartean, herritar batek adierazi zion: "Zu izan zara hauteskundeak aipatu dituzun lehena. Eta gaurko agerraldi hau ere zer da, bada?"


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibar
2022-02-07 | ARGIA
Erantzukizunak argitzeko eskatu dute Zaldibarren, istriputik bi urtera

Ehunka lagun ibili dira iganean Ermuko plazatik Zaldibar auzoko Eitzagara, Verter Recycling zabortegia bertan behera erori zeneko bigarren urteurrenean.


2022-02-02 | Leire Artola Arin
Zaldibarko hondamendiaren urteurrenagatik igandean manifestazioa egingo dute Ermuan

Luiziaren ondorioz hildako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeaz gain, Zaldibar Argitu plataformak otsailaren 6a baliatuko du Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak bere gain har ditzan eskatzeko.


Verter Recyclingeko arduradunak mutu, epailearen galderen aurrean

Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Reyclingeko arduradunek astelehen honetan deklaratu dute Durangon, auzia daraman epailearen aurrean. Haietako bik uko egin diote epailearen galderei erantzuteari eta hirugarren batek ezin izan du auzitegira joan, koronabirusarekin... [+]


Sei hilabeteko kartzela zigorra adostu dute Verter Recyclingek eta fiskaltzak

Zuhurtziagabekeriazko hilketagatik eta langileen segurtasunaren aurkako delituagatik auzipetuko dituzte zabortegia kudeatzen zuen enpresako hiru arduradun, horrela espetxea saihestuz.


Eguneraketa berriak daude