TaskRabbit aplikazioaren bitartez jatetxe, denda edo ekitaldietan ilarak egin ditzakete langileek. Gomendatutako tarifa orduko 9 eurotik gorakoa izanda baina IKEAko altzariak muntatzea da gehien eskatzen dutena bezeroek.
TaskRabbit 2008an sortu zen Bostonen, baina Suediako konpainiak 2017an erosi zuen: nahiz eta marka eta konpainia independente gisa aritu, ez dira horrela. Azken urtean IKEA multinazionalean erositako altzariak muntatzea bihurtu da aplikazioaren jarduera nagusia.
Aplikazioaren azpiegitura murritzak oso esanguratsuak dira, ez baitago mugikor zenbaki bat ere deitzeko. Bezeroarekiko arreta guztia aplikazioko chataren bidezkoa da eta Espainiako Estatuan ez dago langile bakar bat ere, Londrestik egiten dute lan. Hainbat bezerok esan duenez, IKEAko saltokian bertan egin dezakezu eskaera saltzailearen eskutik.
ElDiario.es-ek informatu duenez, IKEA/ TaskRabbit bezeroak ordaintzen duenaren %27-arekin geratzen da. Bezeroak 80 euro ordainduz gero, langileari 60 euro inguru heltzen zaizkio. Langileek “esperientziaren” arabera kobratzen dute, bakoitzak erabakitzen du aplikazioan hasberri ala aditu bezala jarri bere burua.
Langileen esperientzia
ElDiario.es komunikabideak hainbat esperientzia pertsonal bildu ditu. Danielen kasua aztergai (asmatutako izena), 27 urteko tasker langile gazte bat da, lanean hasi zenean erramintak ere ez zituen eta lagun batek utzi behar izan zizkion. Enpresak eskatzen duen bakarra autonomo ziurtagiria dela dio: “Autonomo ziurtagiria eskatzen dizute. Zure ordutegia jarri eta listo”. Danielek igo egin du bere esperientzia maila aplikazioan, “esperientzia pixka bat gehiago daukat, aditu-mailan jarri naiz. Horregatik gehiago ordaintzen didate”. Beti ez dutela bakarrik lan egiten dio, oso altzari handiak direnean bi langile bidaltzen dituzte lana egitera, ezezagunak: lan egiteko momentuan bertan batzen direla lehen aldiz azaldu du Danielek.
Bezeroen esperientzia
Olga, bere burua IKEAko bezero bezala aurkeztu duenak azaldu duenez, 80 urteko bere amarentzako egin zituen erosketak: “Muntatzaileak lau ordu eman zituen ohea soilik jartzen. Nola zihoan ikusteko deitu nuenean, armairua erabat apurtu zela eta mutilak alde egin zuela esan zidan amak. Aplikazioaren bidez deitu nion, eta TaskRabbiti abisua eman ziola eta itxaron egin behar nuela esan zidan”. Erreklamatzeko orduan, IKEAk guztia TaskRabbiten eskuetan utzi zuen.
Beatrizek aldiz bere kasua sare-sozialen bidez zabaldu zuen. “Bi armairu, apal bat eta telebistako altzari bat erosi nituen. IKEAk zerbitzua eskaintzen zuen, beraz, profesionalei ordaintzea erabaki nuen. Ehun euro ziren”. (...) "Armairu bat muntatzen hasi ziren langilea ete bere semea. Lau ordu behar izan zituzten, baina lortu zuten. Bigarrena muntatzera joan ziren unean pieza bat puskatu zuten, ahal izan zuten moduan konpondu zutena". Enpresak mota guztietako frogak eskatu zizkion Beatrizi eta azkenean armairuaren dirua itzuli eta berriro muntatzeko aukera eman zioten, ez erabiltzea erabaki bazuen ere.
Enpresa eta langileen arteko harremana
Enpresak bertako langileak independenteak direla baieztatzen du eta bakoitzak bere gaitasunak eta esperientzia zehazten dituzte. Enpresak ez ditu egiten diren lanak gainbegiratzen, baina 10.000 eurorainoko bermea du, bezeroak eta langileak arazoa elkarren artean konpondu ezin badute. Langileak egoera oso ezberdinetan daude, esperientzia gutxikoak eta ezinbestez lan egin behar dutenak edota beste negozio batzuk dituztenak baina bezero berrien bila dabiltzanak.
Glovo eta Deliverooren kasuak oso pilpilean daude gaur egun. Espainiako Auzitegi Gorenak ondorioztatu zuen Glovoren banatzaile bat autonomo faltsua zela. María José Landaburu UATAE autonomoen elkarteko idazkariaren ustez, plataformek "ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko tresna" izan beharko lukete, eta horren bidez kopuru "sinbolikoa" kobratu. Autonomoak tarifak finkatzeko eta mandatuak baztertzeko askatasuna badu, ez luke arazorik egon behar. Ez dirudi TaskRabbit-en kasua hori denik, altzarien muntaketari dagokionez behintzat. "Itxura txarra du. Azkenean, IKEAren azpikontrata gisa funtzionatzen du", dio Landaburuk.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]