Taser pistolaz gizon bat hil du Frantzian poliziak

  • Frantziako poliziak tirokatuta hil da 30 urte inguruko gizona, Vic-sur-Aisne herrian. Poliziak ez du argitu zenbat aldiz tiro egin zuen bere kontra.


2018ko uztailaren 11n - 13:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txosten polizialaren arabera, gizonaren jarrera “arraroa” tarteko egin zioten taser pistolarekin tiro. Kaosenlared-ek jaso duenez, gizona lorategi batean sartu zela adierazi dute zenbait auzokidek, eta telebista antena baten metalezko barra ostu zuela. Poliziak gizonarekin topo egin zuenean, lapurtutako barra alde batera uzteko eskatu zion, eta hark “Allahu akbar” erantzun zuenean, gizona mendean hartzera jo zuten polizia-agenteek. Taser pistolaren erabilerak heriotza eragin dio aurrekaririk ez zuen gizonari.


Frantziako polizia kanalean gehiago
2023ko irailaren 26
ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

2023ko uztailaren 11
Gerra

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.