Bi lagun kateatu dira Nafarroako Diputazioan, Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintza batean Barcinari tartak bota zizkioten tartalariekin elkartasunez, iragan larunbatean.
Izan ere, 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorra eskatzen diete 2011n Tolosan (okzitania) Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari pastelak jaurti zizkioten lau ekintzaileei. Espainiako Auzitegi Gorenak azaroaren 18an epaituko ditu, agintarien kontrako atentatua egotzita.
Auzipetuei babesa erakusteko kanpainaren harira lotu dira bi pertsonak Diputazioko banderetako hagetara.
Foruzainek Espainiako eta Europako banderak kendu dituzte kateatutakoak askatzeko. Hala, eraikinean Nafarroakoa baino ez da geratu. Epailearen aurretik pasa dira biak, eta aske utzi dituzte.
- Ekinklik argazkilaritza taldeak ekintzaren irudiekin osatutako galeria.
Hainbat mobilizazio martxan
'Tartalarien' epaiketa salatzeko hainbat protesta antolatu dituzte aste osoan: asteartean, elkartasun egunak egingo dituzte hainbat herritan; larunbatean, manifestazio deitu dute Iruñean; eta datorren astelehenean, epaitekaren egunean hain zuzen, elkarretaratzea prestatu dute Madrilen, Auzitegi Nazionalaren parean.
Horrez gain, sinadura bilketa egiten ari dira Change.org web gunean, eta lau auzipetuen defentsan manifestua kaleratu dute.
Mugitu! AHTren kontrako taldeko kide dira auzipetuak. Gorenaren ekinbidea salatu dute laurek; Frantziako Estatuko mugen baitan egin zuten ekintza, eta, beraz, haien aburuz, ez ditu Espainiako gela batek epaitu behar. Gainera, Gorena “frankismotik etorritako salbuespenezko auzitegia” dela nabarmendu dute. Diotenez, auzia AHTren kontrako mugimenduaren “kriminalizazio testuinguruan” kokatzen da.
Hemen gertaeraren nondik norakoak azaltzen dituen Mugitu! Mugimenduaren txostena, eta kasuaren inguruko informazia zabaltzeko ireki duten web-gunea: tavtazo.org.
Kateatutakoen bideoa:
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]