Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

  • Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.

Lehen aldiz aztertu dute tanpoiek metalak ote dituzten. / Argazkia: Marta Branco/Pexels/CC

2024ko abuztuaren 22an - 09:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emaitza kezkagarria izan da, neurtu dituzten metal guztien kontzentrazio esanguratsuak aurkitu baitituzte: artsenikoa, barioa, kaltzioa, kadmioa, kobaltoa, kromoa, kobrea, burdina, manganesoa, merkurioa, nikela, beruna, selenioa, estrontzioa, banadioa eta zinka. Oraindik ez dute begiratu metal horiek tanpoietatik askatu eta gorputzak xurgatzen ote dituen, baina haietako batzuk toxikoak dira, adibidez, beruna, artsenikoa eta kadmioa. Horrenbestez, ohartarazi dute ikertzen jarraitu behar dela, eta, bitartean, araudiak zorroztu behar direla, badaezpada ere.

Environment International aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian. Zehaztu dutenez, hamalau etxetako 30 tanpoi desberdin aztertu dituzte (batzuk organikoak eta beste batzuk ez, generikoak eta markakoak…); guztira, 60 lagin. Ikerketa AEBetako unibertsitate batzuek gidatu badute ere, Europako Batasunean eta Erresuma Batuan erositako tanpoiak ere sartu dituzte ikerketan, baita internetez erositakoak ere. Eta denetan aurkitu dituzte metalak. Adibidez, tanpoi ez-organikoek berun gehiago dute besteek baino, baina organikoek artseniko gehiago dute. Alegia, ez dago tanpoi motarik metalik gabe edo metal-kontzentrazio nabarmen txikiagoa duenik.

Ikertzaileek gogorarazi dute metalek gaixotasun mentalak, antzutasuna, diabetesa eta minbizia izateko arriskua areagotzen dutela, besteak beste. Amaren osasunari eta fetuaren garapenari ere eragiten diete. Horregatik, produktu askotan zorrotz kontrolatzen da metalen kontzentrazioa, adibidez, janari eta edarien ontzietan, baita arropetan ere. Kontuan izanda baginako mukosak larruazalak baino errazago xurgatzen dituela metalak eta bestelako substantziak, uste izatekoa zen tanpoiek eta halako produktuek ere halako araudiak izango zituztela. Ikerketak, ordea, agerian utzi du hutsune hori.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Iñaki Etaio Alonso  |  Nere Alkorta  |  LAB sindikatua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Argiako erredaktoreak
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude