Taberna eta jatetxeen terrazetan berogailuak debekatu dituzte Bretainiako Roazhon hirian

  • Hainbat adituk begi onez hartu du Bretainiako Roazhon hirian hartu berri duten neurria. Bordeleko Udala ere taberna eta jatetxeetako langileei galderak egiten hasiko zaizkie, antzeko neurriak hartzeko asmoz.

Irudia: Xataka

2020ko urtarrilaren 03an - 12:13

Roazhon taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak debekatu dituen lehen hiri bihurtu da asteazkenean, 2020. urtea hastearekin batera. “Erronka ekologikoarekin, eredugarriak izan behar dugu espazio publikoaren erabileran”, esan du Marc Hervé alkateordeak. Ekainean hartutako erabakiak gehiengo zabala bildu zuen.

La Vanguardiak argitaratutako artikuluaren arabera, aditu asko ados dago debeku horrekin, eta uste dute gainontzeko hiriek ere neurri bera hartu beharko luketela, atmosfera berotzen duten emisioak saihesteko, eta klima larrialdia existitzen denaren aurkako jarduera adibide izan daitezen.

Butano-gasezko berogailuak erabiltzeak energiaren kostuaren %65 merketu dezake berogailu elektrikoekin alderatuz gero. Egunean zortzi orduz martxan dauden lau butano-bonbonak 350 kilometro egiten dituen auto batek adina isurtzen dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


2024-05-12 | Nicolas Goñi
Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan

Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


Klimaren errekorrak birrindu dira 2023an ere

Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) 2023ko txostenak erakusten du beste behin ere markak hautsi direla klimaren adierazle diren hainbat alorretan: berotegi-efektuko gasak, lurrazaleko tenperatura, ozeanoen berotzea eta azidotzea, itsasoaren mailaren igoera, Antartikako itsas... [+]


Eguneraketa berriak daude