Goizeko 10:00ak aldera piztu da sutea eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera suhiltzaileek “azkar” itzali dute, Donostitik-ek argitaratu duenez. Herritar batek bideoa zabaldu du, suhiltzaileen hiru kamioi ageri dira bertan. GuraSOS elkarteak sutea “arduragabekeria larri” baten ondorioa dela adierazi du.
“Sute txikia” piztu dela adierazi du GHK-k, Donostitik komunikabideak jaso duenez. GHKren arabera sutea soldadura lan batzuen ondorioz hasi da eta Gipuzkoako erraustegiko biometanizazio plantari eragin dio. GuraSOS elkartea suhiltzaileekin harremanetan jarri da, eta ondoren adierazi du sua segurtasun neurriekin loturiko "arduragabekeria" baten ondorioa izan dela: “Antza denez, laneko segurtasuneko gertakari larri bat izan da. Soldadurako txinpartak substantzia sukoietara iritsi dira. Beraz, segurtasun arloko arduragabekeria larria egon da”. Herritar batek zabaldutako bideo baten bitartez izan du sutearen berri GuraSOSek.
Hau da bideoa, Donostitik hedabideak jaso duena: