'Supersur'aren anpliazioaren aurkako manifestazioa antolatu dute

  • Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 17an - 09:17

Bolintxu harana Bilboko hegoaldean kokatzen da, Arnotegi eta Pagasarri mendien artean. Basoak dituen harana da, zenbait baserrirekin batera. Haran honetan kokatzen da Buia auzoa, baita Seberetxe auzoa eta jauregia ere.

'Supersur' autobidearen anpliazioa haran horretatik pasatuko da, eta bertako gune naturala suntsituko duela adierazi dute Bilboko talde ekologistek. Hori dela eta, urtarrilaren 26an Arriagako plazan bilduko dira era bertatik irtengo da antolatu duten manifestazioa.

Horrez gain, Karmelak, urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo den manifestaziorako motorrak berotzen hasteko, urtarrilaren 18an, ostiral honetan bertan alegia, arratsaldeko 19:00etan, Bolintxu gune naturalari buruzko txarla eta dokumentalaren proiekzioa antolatu du.

 

>>> Artikulu hau Uriola.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Supersur
2020-06-30 | ARGIA
Supersurreko obren leherketek XVII. mendeko jauregia kaltetu dute Bilbon

Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.


2020-06-02 | ARGIA
Bilboko 'Supersur' saihesbideko obretan aurrera egiteko, instituzioak COVID-19 izurriteaz baliatu izana salatu dute

Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]


2020-05-25 | ARGIA
Sabotajea egin dute Supersur saihesbidea handitzeko lanetan

Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.


2020-03-02 | ARGIA
Supersur saihesbidea handitzeko obrak gelditzea eskatu dute Bilbon

Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.


2020-02-20 | ARGIA
Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon otsailaren 29an

Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude