Supersur saihesbidea handitzeko obrak gelditzea eskatu dute Bilbon

  • Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko martxoaren 02an - 12:31

“Bolintxu Bizirik. Surpersur handitzeari ez!” lelodun pankarta buruan, Arriagatik abiatu zen larunbatean manifestazioa, hainbat manifestarik Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren maskarak soinean zituztela. Supersur saihesbidea handitzeko proiektua gelditzea oraindik posible delakoan, obrak bertan behera uztea eskatu dute manifestariek.

Proiektua abiatu zenetik hamabost hektarea suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, plataformak jakinarazi duenez. “Bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hau da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira”, adierazi dute. Ohartarazi dutenez, obrek bere horretan jarraituz gero tarte laburrean prozesua atzeraezina bilakatu daiteke.

Horrez gain, plataformak azpimarratu du proiektuak 2017tik iraungita duela Ingurumen Eraginaren Adierazpena, nahiz eta Aldundiak "bidegabeko egoera hau ezkutatu nahi izan" duen. Egoera horren aurrean plataformak helegitea jarri zuen auzitegietan, eta hargatik, epai bat egon artean obrak kautela-neurri gisa gelditzea eskatu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Supersur
2020-06-30 | ARGIA
Supersurreko obren leherketek XVII. mendeko jauregia kaltetu dute Bilbon

Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.


2020-06-02 | ARGIA
Bilboko 'Supersur' saihesbideko obretan aurrera egiteko, instituzioak COVID-19 izurriteaz baliatu izana salatu dute

Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]


2020-05-25 | ARGIA
Sabotajea egin dute Supersur saihesbidea handitzeko lanetan

Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.


2020-02-20 | ARGIA
Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon otsailaren 29an

Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.


2019-05-08 | Uriola.eus
Errepide batek arriskuan jarri du Bilboko Bolintxu bailara: hau antolatu dute horri aurre egiteko

"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.


Eguneraketa berriak daude