Emakumeak borrokan

200 milioi Supersur autopista 4 kilometroz handitzeko eta 5 minutu arinago heltzeko

  • Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.

Amaia Lekunberri @amaialekunberri
2018ko maiatzaren 18a

Arnotegi mendiaren azpitik tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik zubibidea egitea aurreikusten du Supersur-a handitzeko proiektuak. 4,2 kilometro luze izango dituen errepide zatia egiteko 200 milioi euroko aurrekontua aurrikusi du Bizkaiko Aldundiak, kilometroko 47,6 milioi euro.

“Ampliación Supersur Ez!” plataformak kontrakotasuna adierazi du, jendarte, ekonomia eta ingurugiroaren aldetik lanak justifika ezinak direla azpimarratu dute. Obra hauen beharra krisitik ateratzearen ondorioz sortuko den azpiegituren eskaeraren igoerarekin lotzeari “planteamendu ahula” deritzote.

Zenbakiek Aldundiaren proiektu honen beharrik erakusten ez dutela adierazi dute, zenbait datu mahai gaineratuz. 2016ko datuen arabera, adibidez, aurreko urtean baino 5.326 ibilgailu gutxiago sartu ziren urte horretan Bilboko metropoli-barrutian. Eta igarobidea metropoli-barrutiko trafikoaren %6k besterik ez darabilela kontutan hartuta, 4,2 kilometro berri horiek egiteak Supersur-a erabiltzeko eskaria handituko duela justifikatzea zaila dela adierazi dute, kontutan izanik 5 minutu aurreztea besterik ez duela ekarriko.

Aldundiak politika garraio eskaeran ardaztu beharrean, inbertsioak azpiegituretara bideratzen dituela kritikatu dute. Atxondoko korridorea, Autzaganeko tunela eta Ermuako saihesbidea jo dituzte, besteak beste, nork bere ibilgailua erabiltzea sustatzen duten azpiegitura horien adibide. Eta gehitu dute “Aldundiak zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean” daudela.

Proiektuak ingurugiroan izango lukeen inpaktuari ere erreparatu diote, Bolintxuko mendi magalean kalteak sortuko lituzkela azpimarratuz. Bilboko Udalak 2008an aho-batez onartu zuen Pagasarriko Plan Bereziak Bolintxu gunea babestu beharrekotzat izendatzea, eta hala, errepide berriak hango flora eta fauna kaltetuko dituela ohartarazi dute.

Supersur-aren aurretiko zuloa

Plataforma uneaz baliatu da Supersur-ak hasieratik dakartzan zuloak agerian jartzeko. Batetik, gogorarazi dute A8an izaten ziren auto-ilaren konponbide modura aurkeztu zela Supersur-a, eta 24.000 erabiltzaile –ibilgailu– aurreikusten bazituzten ere, errealitatean horren erdira ez dela iritsi. Eta bestetik, proiektuaren hasierako eta behin betiko aurrekontuen artean izandako aldea nabarmendu dute: 2001ean 465 milioi euroko gastuak aurreikusi zituzten Supersur-aren obretarako eta, behin obrak amaituta, 821 milioi euro gastatu zituzten. 49,49 milioi euro inbertitu ziren kilometroko, Supersur-a Espainiako autobiderik garestiena bilakatuz.

Mobilizazioetara deia

Arrazoi hauek tarteko, plataformak proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Eta maiatzaren 20an, igandea, Bolintxura martxa antolatu dute proiektuaren aurka protesta egiteko. 09:00etan Moyua Plazatik abiatu eta Buian amaituko da

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Supersur

Supersur kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-08 | Uriola.eus
Errepide batek arriskuan jarri du Bilboko Bolintxu bailara: hau antolatu dute horri aurre egiteko

"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.


2019-01-17 | Uriola.eus
'Supersur'aren anpliazioaren aurkako manifestazioa antolatu dute

Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.


2019-01-16 | Uriola.eus
Bilboko 'Supersur' handitzearen aurkako manifestazioa deitu dute urtarrilaren 26rako

Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.


2018-06-04 | ARGIA
Supersur handitzearen kontrako giza-katea egingo dute Bilbon asteartean

‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak egin du deialdia, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko.


2018-05-15 | Uriola.eus
Bilbo inguruko Supersur errepidearen luzapenaren aurkako martxa antolatu dute igandean

Joan den astean iragarri zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak "Bizkaian XXI. mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena". Bi obra handi dira. Batetik, Ibaizabal aspitik pasako den tunela eta, bestetik, Supersur gisa ezagutzen den errepidearen luzapena. Azken lan honen aurka hainbat gizarte eragile agertu dira. 


2018-05-11 | Amaia Lekunberri
Bizkaiko 580 milioi euro publiko "XXI. mendeko obrarik garrantsitzuena" egiteko

Getxo eta Portugalete artean tunel bat eraiki eta Bilbo Hegoaldeko saihesbidea AP-68arekin lotuko du obrak.


2015-10-02 | Axier Lopez
"AHTren aurkako mugimendua kikiltzeko egin diren astakerien beste adibide bat da zigor eskaera"

AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.


2014-03-30 | Marijo Deogracias
Bolintxu (Bilbo)
Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala

Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago. Noiz arte eutsiko dio Bolintxuko haranak paradisu natural izateari?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude