Errepide batek arriskuan jarri du Bilboko Bolintxu bailara: hau antolatu dute horri aurre egiteko

  • "Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 08an - 10:07
Bolintxu bailara arriskuan jarri du Supersur errepidearen handitzeak (argazkia: Uriola).

Jardunaldia, goizeko hamarretan hasiko da Buia auzotik. Bolintxuko balioak ezagutzeko ibilbide bat egingo dute, eta Supersur Handitzea eraikitzearekin batera sortuko diren inpaktuak aztertuko dira.

Ibilbidearen ondoren, Buiara itzuliko dira eta bertso saioa egongo da. Ondoren, herri bazkaria ere antolatu dute. Egun osoan argazki erakusketa egongo da eta Buiako Kultur Etxean eta bideoak ikusi ahal izango dira.

18:00etan giza kate bat egingo dute Bolintxuko ur-jauzira iritsi arte, haranaren bihotzean. Gauean, kontzertu batek musika gehiago jarriko du 22:00ak arte. Bertan parte hartzea sustatu nahi dute, herritarrak gonbidatzen eta animatzen dituzte inguruaz gozatzeko eta “Bolintxu Bizirik” leloa ahalik eta argien entzun dadin.

Bestalde, bailararen defentsa juridikoak ere aurrera jarraitzen du eta helegitea jarri diote proiektatutako errepide berriaren ingurumen eraginaren adierazpenari. Errekurtso horretan, Bolintxuren aldeko eragileek eskatu dute gaur egungo adierazpena iraungitzat jotzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen berri bat egiteko obrak geldi ditzatela.

Egin beharreko lan juridikoen kostua kontuan izanda, crowdfunding proiektu baten bidez dirua lortzen saiatuko dira. Lagundu nahi duten pertsonek ondoko webgunearen bidez egin dezakete.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Supersur
2020-06-30 | ARGIA
Supersurreko obren leherketek XVII. mendeko jauregia kaltetu dute Bilbon

Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.


2020-06-02 | ARGIA
Bilboko 'Supersur' saihesbideko obretan aurrera egiteko, instituzioak COVID-19 izurriteaz baliatu izana salatu dute

Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]


2020-05-25 | ARGIA
Sabotajea egin dute Supersur saihesbidea handitzeko lanetan

Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.


2020-03-02 | ARGIA
Supersur saihesbidea handitzeko obrak gelditzea eskatu dute Bilbon

Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.


2020-02-20 | ARGIA
Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon otsailaren 29an

Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude