Suitzan Pizol glaziarrari azken agurra egin diote: klimaren aldaketak hil du

  • Klimaren aldeko dozenaka ekintzailek hiletaz omendu dute Pizol glaziarra, Suitzako Glarus eskualdean, desagertzear dagoelako planetaren beroketaren eraginez.


2019ko irailaren 24an - 10:15
Matthias Huss glaziologoa mintzatu zitzaien Pizolen bildutako ekintzaileei. (Argazkia: Denis Balibouse)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itsas mailatik 2.600 metrotara dagoen Pizol glaziarra 2030erako oroitzapen hutsa baizik ez da izanen. 1987an bere eremu izoztuak 32 hektarea hartzen bazituen, duela lau urte 10etaraino murriztua zen eta gaur izotzik ez dauka 6 hektareatan baino, Munduko Glaziarren Behatokiak bildutako datuen arabera. 

Pizoleraino hurbildu ziren herritarrek Suitzako 1.500 glaziar txiki eta handiak nozitzen ari diren extintzioaz ohartarazi nahi zuten. Hori baino lehen, klimaren aldeko militanteek hainbat ekintza egin dute herrialdea mobilizatu nahian; Suitzan sakratuak diren bankuen sarbideak blokatu izan dituzte, horiek erregai fosilen konpainia handietan inbertitzen jarraitzen dutela salatzeko. Glaziarren Aldeko Ekimena sinadura bilketan ari da –dagoeneko 120.000 jaso ditu– Suitzak legez ebatzi dezan 2050erako Zero Karbono Isuri edukitzea.

Joan den abuztuan antzeko despedida bat antolatu zioten Islandian 2014an hiltzat eman zuten Okjokull glaziarrari.

 


Irakurri gehiago: Larrialdi klimatikoa Ingurumena
Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.